Retour JARDUNALDIA: Nola babestu enpresetan nortasun ordezkapenaren aurrean

2020 / 02 / 21

Joan den otsailaren 21ean lehenengo urratsa eman genuen, Gipuzkoako Bazkundean, zibersegurtasunaren problematika Gipuzkoako ehun industrialari hurbiltzeko, “Nola babestu enpresetan nortasun ordezkapenaren aurrean” izeneko jardunaldia antolatuz. Parte hartzaileen arabera, jardunaldi horrek balioa eman zuen eta konfiantzazko mezua helarazi zuen, gure enpresek aurre egin beharreko ziberdelituen aurrean.


Ingeniaritza sozialak eta identitatearen ordezkapenak ordezkapenak dakartzaten arazoei buruzko hainbat ikuspuntu entzuteko aukera izan genuen. Kontakizuna eraikitzeko, honako hauek izan genituen gurekin: inpaktuaren eta problematikaren analisia (Ertzaintza), ezarri beharko liratekeen gomendio teknikoak eta antolakuntzakoak (ZIUR Fundazioa) eta ehun industrialeko eragile esanguratsuenen kontakizunak, hala nola, energiaren arlokoenak (Iberdrola), zibersegurtasunaren arlokoenak (ITS Security), finantzen arlokoenak (Kutxabank) eta osagaien fabrikatzaileak (IKUSI).

Hitz batez, jardunaldia mugarri bat izan zen ZIUR Fundazioaren historiarentzat eta, parte hartzaileek egindako amaierako balorazioaren arabera, edukiak oso ongi egon ziren, eta hitzaldien egitura eta amaierako mahai ingurua egokiak eta interes handikoak izan ziren. Beraz, jardunaldia arrakastatsua izan zela esan dezakegu, eta errepikatzeko modukoa, zalantzarik gabe.