Retour Phishing-a kontrolpean, Goierriko ETEetan
Phishing-a kontrolpean, Goierriko ETEetan
ZIURek Goierri Valley Gipuzkoako eskualdeko enpresen elkartearekin batera, "Nola aurre egin phishing-ari nire enpresan" zibersegurtasun saioa egin zuen Ordiziako Goieki Poloan maiatzaren 28an. Zibereraso mota aurre egiteko prestatu nahi zuten inguruko empresa guztiei irekita zegoen tailerrean profil desberdinetako hogei bat profesionalek parte hartu zuten, gehienak eskualdekoak bertakoak. Horien artean aipagarria da Andretich argentinar erakundeko profesionalen urruneko asistentzia.
Phishing erasoak mehatxu larria dira zibersegurtasunerako, eta datuen filtrazioak, galera ekonomikoak, programa maltzurrak eta nortasun-lapurretak eragin ditzake. Horregatik, enpresak eta haien lantalde profesionalak beren lan-inguruneetan zibersegurtasuneko jardunbide egokiak gauzatzearen garrantziaz sentsibilizatzea komeni da, bai eta mehatxu ohikoenak identifikatzeko beharrezkoaak diren tresnak ematea ere.
Ildo horretan, Iñaki Torrecilla, ZIUReko ICS segurtasuneko arkitektoak, Iker Izaguirre, Fundazioko zibersegurtasuneko teknikariak, eta Gorka Alcorta, Cibcom Technologies-Elektra Taldeko komunikazio industrialetako aholkulariak,
beren erakundeen zibersegurtasuna hobetzeko asmoz zibersegurtasun industrialeko protokolo bat eta OT sareen segmentazio egoki bat ezartzeko estrategia eraginkorrak eta gomendioak eskaini zizkieten Salvagroup, Labelan, Elektra eta Andretich enpresetako ordezkariei, besteak beste.
Era berean, zibererasoen aurreko legezko erantzukizunak, phishing-a saihesteko neurriak eta IT eta OT sareak segmentatzearen garrantzia jorratu zituzten, birziklatze-planta baten OT sarearen benetako segmentazioaren erakustaldiarekin batera. Era berean, ingeniaritza sozialaren erasoen inguruan diharduen ZIURen "Spear Phishing" proiektu esperimentaletik ateratako ondorioak aurkeztu zizkieten.
Goierri Valley-rekin egindako bilkura hau ZIURek eta elkarteak sinatu berri duten hitzarmenaren emaitza da. Akordio honen helburua tailerrak, proiektu pilotuak eta workshop-ak eginez, enpresa txiki eta ertainei beren datuak seguru mantentzen laguntzea da.