Retour Emakumeak aurrera egiten ari dira zibersegurtasunaren arloan

2022 / 09 / 28
ASPEGIk (Gipuzkoako Emakume Profesional, Enpresari eta Zuzendarien Elkartea) eta ZIURek (Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa) jardunaldi bat egin dute gaur goizean Donostian, emakume enpresaburuak eta zuzendariak zibersegurtasunak beren negozioetan duen eraginaz eta emakumeak esparru teknologikoetan duen zereginaz sentsibilizatzeko.

Emakumeak aurrera egiten ari dira zibersegurtasunaren arloan

Aspegik (Gipuzkoako Emakume Profesional, Enpresari eta Zuzendarien Elkartea) eta ZIURek (Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa) jardunaldi bat egin dute gaur goizean Donostian, emakume enpresaburuak eta zuzendariak zibersegurtasunak beren negozioetan duen eraginaz eta emakumeak esparru teknologikoetan duen zereginaz sentsibilizatzeko.

Zibersegurtasuna behar bat bihurtu da era guztietako jardueretarako. ZIUR lanean ari da, Gipuzkoako industriari arlo horretan kontrol-neurri handiagoak hartzen laguntzeko, zibersegurtasunaren sektorea bera dinamizatzeko eta, azken batean, enpresen eta negozioen lehiakortasunean laguntzeko. Zentzu horretan, Nerea Ibáñez García Aspegiko presidenteak adierazi du oraindik egiteke dugun arrakala bat dela.

Ikuspegi horrekin, ZIURek eta Aspegik lankidetza-ildo bat ireki dute emakume enpresaburuak eta zuzendariak zibersegurtasunaren arloan hartu beharreko neurriei buruz sentsibilizatzeko etal prestatzeko, haien jarduera-sektorea edo negozioen dimentsioa edozein izanik ere. Horretarako, María Penilla ZIUReko zuzendari teknikoak, modu errazean ezar daitezkeen zibersegurtasuneko aholku praktikoen oinarrizko gida aurkeztu du.

Bestalde, jardunaldiak eremu teknologikoetan emakumeak duen presentzia ere azpimarratu du. Bertan Daniela Kominsky, Cymulate enpresako Iberiako eta Italiako country managerra, eta Eduvigis Ortiz, SASeko Aliantza Estrategikoen Liderra aritu dira. Biak Women4Cyber elkartearen ordezkariak dira. Elkartea, emakumeak zibersegurtasunean duen zeregina ikuspegi profesionaletik sustatzeko eta ikusarazteko sortu zen.

Emakumeen talentuak teknologiaren arloan duen presentzia txikia izan da ekitaldia itxi duen mahai-inguruaren ardatza. Bertan, Isabel Busto Confebaskeko presidente eta Zuchetti Spaineko zuzendariorde nagusiak, Eduvigis Ortiz Women4Cyber-eko presidenteak eta Eider Sanchez Naru Intelligence startuparen sortzaileak hartu dute parte. Eduvigis Ortiz Women4Cyberreko presidenteak adierazi duenez, “Ikusarazi egin behar dugu geure burua. Sektorean emakumearentzako aukerez hitz egin behar da, sektore horretan behar ditugun talentuez hitz egiten dugunean”. Ildo horretan, bokazio horiek txiki-txikitatik sustatzeko aukera emango duen aldaketa sozialaren beharra azpimarratu da solasaldian. Bestalde, solasaldian parte hartu dutenek esan dute ekiterakoan oinarri teknologikoa funtsezkoa dela, baina beharrezkoa dela talde osagarriak izatea.

Ildo beretik mintzatu da ekitaldiaren amaieran Unai Andueza Gipuzkoako Foru Aldundiko proiektu estrategikoen zuzendaria. Gure erronka nagusietako bat lurraldeko bizi-kalitateari eustea da. Testuinguru horretan kokatzen da kohesio soziala eta bizi-kalitatea mantentzea helburu duten ekonomia berrien aldeko apustua. Eta ezin dugu galdu talentuaren erdia galtzeko luxua.