Zibersegurtasunari buruzko txostenak eta azterlanak
ZIUR Fundazioan zibersegurtasuna zabaltzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Gipuzkoako industria-sektorearentzat. Egindako analisien eta azterketen emaitzak txosten hauetan jaso ditugu. Txosten horiek zure eskura jarri ditugu. Deskargatu eta urrats sendoak egin zure enpresako zibersegurtasuna kontrolatzeko.
Retour Edge Computing industria-inguruneetan
"2025ean, enpresek administratutako datuen % 50 baino gehiago datu-zentrotik edo erakundearen hodeitik kanpo sortu eta prozesatuko dira"
ZIUR Fundazioa
"Edge Computing industria-inguruneetan" txostena
Fabrikazio-prozesuaren eraginkortasuna hobetzeko eta informazioaren prozesamendua ezarritako mugen barruan bermatzeko, Edge Computing arkitekturak gailuek sortutako datuak sortu ziren lekuan prozesatzea ahalbidetzen du, erakundearen instalazioetan bertan.
Txosten honen helburua da industria-sektoreko erakundeei prebentzio-neurri egokiak hartzen laguntzea, Edge Computing arkitektura ezarri nahi badute. Besteak beste, ZIURek Edge Computing teknologia ezartzearekin lotutako abantailak eta arriskuak jasotzen ditu txosten honetan, baita inplementazioan kontuan hartu beharreko beste alderdi batzuk eta zenbait ondorio ere.
Aurkibidea:
- Sarrera
- Edge Computing-en ezaugarriak
- Lotutako arriskuak identifikatzea eta arintzea
- Inplementazio batean kontuan hartu beharreko alderdiak
- Ondorioak
JASO TXOSTENA ZURE POSTAN
Hitz egingo al dugu?
ZIUReko lantaldea gertukoa da, elkarlanerako prest dago. Behatokiaren bidez eskaintzen dugun zibersegurtasunerako laguntza zerbitzua ezagutu nahi baduzue,jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.