Retour Hitzarmena ZIUR eta CCI-ren artean
Lankidetza hitzarmen bat sinatu dugu Zibersegurtasun Industrialaren Zentroarekin, estrategiak partekatzeko, ekintzak elkarrekin garatzeko, gaitasunak batzeko eta sinergiak aprobetxatzeko.
CCIrekin (Zibersegurtasun Industrialaren Zentroa), hau da, batez ere, Espainian eta Latinoamerikan zibersegurtasun industriala bultzatzen eta hobetzen laguntzeko helburu duen erakundearekin, lankidetzan arituko gara, besteak beste, Gipuzkoako enpresa ehunari eskaintzen zaion zerbitzua hobetzeko.
Lankidetza hitzarmen honen helburu nagusia izango da bi erakundeen arteko elkarlan prozesuak jorratzea sinergiak bilatzeko, ahaleginak batzearekin eta enpresei zibersegurtasunaren arloan eskaintzen zaien aholkularitza zerbitzuaren balioa handitzearekin lotuta.
Lankidetza hitzarmen hori nazioarteko posizionamendu estrategiaren lehen urratsa da eta, haren bidez, bidea ireki nahi dugu lurraldetik kanpo. Horrez gain, eragile espezialistekin elkarreraginean aritzeko aukera ere izango dugu, Gipuzkoako enpresa ehunaren sentsibilizazioaren eta trebakuntzaren bidez honako hauek indartuz: zaintza teknologikoa, dibulgazioa eta ezagutza partekatzea.