Retour ZIURek Azpeitiko enpresekin aztertu ditu industriarako gako diren zibersegurtasuneko araudiak eta ziurtagiriak

2026 / 02 / 26
Industria Zibersegurtasuneko Zentroak Urola Erdiko hamar bat enpresekin partekatu du esparru honetan bete beharreko araudia.

ZIURek Azpeitiko enpresekin aztertu ditu industriarako gako diren zibersegurtasuneko araudiak eta ziurtagiriak

Industria Zibersegurtasuneko Zentroak Urola Erdiko hamar bat enpresekin partekatu du esparru honetan bete beharreko araudia

ZIURek, Iraurgi Berritzen Garapen Agentziarekin lankidetzan, Azpeitian bildu ditu Urola Erdiko enpresetako IT arduradunak. Araudi ikuspegia eta eskualdeako industria ehunaren esperientzia errealak uztartu dituen jardunaldiak zibersegurtasunaren esparruan legeak agintzen dituen betebeharrak eta ziurtagiriak landu ditu. 

“Zibersegurtasuneko araudiak eta ziurtagiriak: zeintzuk eta nola aplikatu” izenburupean, saioa inguruko enpresetako informazio teknologiko departamentuen arduradun profesionalei zuzendu zaie. ZIUReko ICS Security Architect Iñaki Torrecilla eta fundazioko zibersegurtasun teknikari Markel Gómez izan dira jardunaldian formazioaren arduradun.

Gipuzkoako Industria Zibersegurtasuneko Zentroak zibersegurtasunaren arloan betebehar legal nagusien xehetasunak eman ditu topaketan zehar. Era berean Cyber Resilience Act legearen eta NIS2 zuzentaruaren arteko desberdintasunak, zein ziurtagiri garrantzitsuenen (ISO 27001 eta Segurtasun Eskema Nazionala – ENS) arteko ñabardurak azaldu ditu. Horrez gain, ZIURreko adituek eskualdeko enpresei produktu industrial konektatuen zibersegurtasuneko Europako araudia betetzen errazteko zuzenduta dagoen ZIUR Azelerazio Programa aurkeztu dute.

Fundazioak, ekitaldiaren ondarrean, eskualdeko enpresen arteko esperientzia praktikoak partekatzeko asmoz, solasaldirako espazio bat sortu du. Hainbat enpresa industrialek beren ziurtagiri prozesuetan jarraitu dituzten pausoak azaldu dituzte. Juan María Calleja (Biele Group), Ekaitz Lizundia (BESA – Bernardo Ecenarro) eta Itziar Izagirre Olariaga eta José Antonio Sudupe Unanue (Elkarmedia) izan dira parte-hartzaileak. Era berean, Ibarmia, Erlo Group, Sarralle, Elmubas Petfoodgroup, Berritek, Ukabi Group eta Irurena Group enpresetako ordezkariak, besteak beste, jardunaldian izan dira.

Parte-hartzaileek, ezarpen esperientzia errealak ezagutuz, enpresek zibersegurtasunaren arloan dituzten betebehar legalak xehetasunez ezagutzeko eta araudi eta ziurtagiri desberdinen arteko desberdintasunak ulertzeko aukera izan dute. Era honetako jardunaldiekin, ZIURen helburua ez da teknologia joeren zein zibersegurtasuneko araudien betebeharren inguruan sentsibilizazio lanak egitea solik, baizik eta eskualdeko ehun industrialean garatzen ari diren ezagutza, proiektu eta praktika onak partekatzea ere.