Retour ZIURek webinar bat egin du AFM-rekin batera

2024 / 10 / 31
ZIURek AFM Clusterrekin batera webinar bat egin du enpresa industrialak zibersegurtasunean trebatzeko eta erakunde horiei NIS2 Zuzentarau berria behar bezala aplikatzen laguntzeko helbururarekin. Fundazioko zuzendari María Penillak eta Iñaki Torrecilla lankideak Gipuzkoako zibersegurtasunaren mapa errepasatu dute, eta segurtasun-maila handiagoa behar dela nabarmendu dute.

ZIURek webinar bat egin du AFM-rekin batera

ZIURek AFM Clusterrekin batera webinar bat egin du enpresa industrialak zibersegurtasunean trebatzeko eta erakunde horiei NIS2 Zuzentarau berria behar bezala aplikatzen laguntzeko helbururarekin. Fundazioko zuzendari María Penillak eta Iñaki Torrecilla lankideak Gipuzkoako zibersegurtasunaren mapa errepasatu dute, eta segurtasun-maila handiagoa behar dela nabarmendu dute.

Ildo horretan, zibersegurtasunaren arloan kontzientziazio gutxi dagoela eta dokumentaziorik ez dagoela adierazi dute, eta, beraz, ziber-intzidenteei erantzun egokia eman ahal izateko lan-metodologia aldatzeko prest egon behar dela adierazi dute.

Webinarraren zati handi bat Europako araudi berriek hartu dute, bereziki NIS2 arauak. ZIUReko bi adituek industria-enpresei azaldu diete zuzentarau honek norengan duen eragina, nola aplikatu behar den eta zer onura dakartzan. Era berean, gogorarazi dute ZIURek adimen artifizialean oinarritutako tresna berri bat duela, laguntzaile birtual bat, araudi horri buruzko zalantza guztiak argitzeko.

Bestalde, Penillak eta Torrecillak OT ahultasunak zehaztu dituzte, konektibitate ez-segurua sortzen duen esposizioari buruz hitz egin dute eta, Gartnerren arabera “2028rako OTko eraso kopurua, urruneko sarbidea erabiliz, eraso bektoreen % 15eraino haziko dela” gogorarazi dute. Bestalde, IEC 62443 estandarrean oinarrituta Euskadiko industria-enpresen egoera aztertzen duen ICS Mytra auditoria-proiektua ere aurkeztu da.