Retour ZIURek Urola Erdiko 10 enpresa probatu ditu ziberintzidente baten simulazio gamifikatu baten bidez

2025 / 07 / 03
Zibererasoen aurrean erantzuteko plan bat praktikan jartzea da helburua.

ZIURek Urola Erdiko 10 enpresa probatu ditu ziberintzidente baten simulazio gamifikatu baten bidez

Zibererasoen aurrean erantzuteko plan bat praktikan jartzea izan da helburua

ZIURek, Gipuzkoako zibersegurtasun industrialeko zentroak, Urola Erdiko hamar bat enpresatako arduradunei eta IT teknikariei zuzendutako lan-saio berri bat antolatu du Azpeitiko Basazabal jauregian. Iraurgi Berritzen Agentziaren laguntzarekin egindako jardunaldiak zibererasoen aurrean erantzuteko plan bat landu eta praktikan jartzea izan du ardatz, baita zibersegurtasunaren arloan egon daitezkeen joera teknologikoak ezagutaraztea ere.

‘Ziberintzidenteen aurrean erantzuteko plana: ziberintzidentearen simulazio gamifikatua’ izeneko lan-saioa, IT/OT ingurunearen izaerari buruzko sarrera labur batekin hasi da, ZIUReko Iñaki Torrecilla eta Markel Gómez adituen eskutik.

Ondoren, zibereraso baten simulazio praktikoa egin da KIPS -Kaspersky Interactive Protection Simulation- metodologiaren bidez, parte-hartzaileen arteko elkarrizketa sustatuz. Era honetan, lantaldeek, aurrekontuan, ezarpen-denboretan eta ondorio ekonomikoetan oinarrituta, IT/OT ingurune batean ziber-arriskuko egoera bat zuzen kudeatu eta egoera ezezagunen aurrean erreakzionatzeko estrategiak eta gaitasunak garatu behar izan dituzte. 

Saioaren amaieran, bertaratutako pertsonek esperientziak partekatu ahal izan dituzte horretarako prestaturiko networking gune batean. Horrela, eskualdeko enpresak esparru horretan garatzen ari diren ezagutzak, proiektuak eta jardunbide egokiak elkar trukatu dituzte. 

Jardunaldi hau, 2025eko hirugarrena, Ikasiz programaren barruan kokatzen da. Programa horrek, ikaskuntza-prozesu kolektiboen bidez, eskualdeko enpresetako IKT arduradunen trebakuntza, digitalizazioa eta teknologia berriak sustatzea helburu duen urteroko saio-ziklo bat du. 

 urteroko saio-ziklo bat du, eskualdeko enpresetako IKT arduradunen trebakuntza, digitalizazioa eta teknologia berriak sustatzea helburu duena, ikaskuntza-prozesu kolektiboen bidez.

Horretarako, adituekin lan-jardunaldiak antolatzen dira, lantaldeak lehenetsitako gaiei buruzko esperientzien trukean oinarrituta. Ildo horretan, enpresa bakoitzak proiektu praktiko bat aplikatzeko aukera du.