Retour Irakasleei zuzendutako zibersegurtasun industrialerako tresna baten trebakuntza-saioan bat egin dute ZIURek eta TKNIKAk

Irakasleei zuzendutako zibersegurtasun industrialerako tresna baten trebakuntza-saioan bat egin dute ZIURek eta TKNIKAk
Mundu akademikoaren esku, Errenteriako prestakuntza-zentroa kasu honetan, jarri ditu bere baliabideak Fundazioak
Datorren ikasturtean LHko ikastetxeetan Kaspersky Interactive Protection Simulation (KIPS) tresnaren erabilera baloratzeko helburuarekin, ZIURek eta TKNIKAk, elkarrekin, zibersegurtasun industrialeko saio bat eskeini dute. Tresna hau OT zein IT zibersegurtasun formakuntza zikloetan ikasleekin erabili dezaten helburuz, Fundazioak baliabide hau irakaslegoarekin partekatu nahi izan du.
Mahai-joko honen bidez, ikasleek zibersegurtasunean dituzten ezagutzak neurtu eta hobetu daitezke. Izan ere, tresna horrek, hainbat talderen aurka lehiatzen den bitartean, simulazio batean segurtasun-eraso eta -arrakalen aurrean estrategia bat definitzea eta ezartzea ahalbidetzen du.
ZIUReko ICS Security Architect Iñaki Torrecilla, eta Fundazioko zibersegurtasuneko analista Markel Gómez izan dira Errenteriako prestakuntza-zentroko irakasle talde bati tresna azaltzeko arduradunak. Hain zuzen ere, zibergertakari bat simulatu da urak kudeatzeko instalazio batean, eta parte-hartzaileek zibersegurtasuneko estrategia bat ezarri behar izan dute negozioaren jarraitutasuna mantentzeko.
ZIURek saio hauen bitartez lortu nahi duen helburua, zibersegurtasunaren ikuspegi zabalagoa eskainiz eta lurraldeko industria-enpresek arlo horretan duten errealitatea partekatuz, zibersegurtasunaren arloan talentu profesionala garatzen laguntzea da.