Retour ZIURek EuskalHack Security Congress-en babesle izan da berriro ere bere zortzigarren edizioan

ZIURek EuskalHack Security Congress-en babesle izan da berriro ere bere zortzigarren edizioan
Ekitaldian sektoreko 200 profesional baino gehiagok parte hartu zuten
Ekainaren 20an eta 21ean Donostian egin zen EuskalHack Security Congress-en 8. edizioak ZIURen laguntza izan zuen berriro, Silver babesle gisa. Zibersegurtasunaren munduko 200 profesional, ikasle eta zale baino gehiago bildu ziren EuskalHack elkarteak antolatutako topaketa honetan. Ezagutza teknikoa sustatuz eta hedatuz, segurtasun digitalaren komunitate eta kultura baten garapena sustatzea da topaketa honen helburua.
ZIUReko Iñaki Torrecilla eta Markel Gómez adituek, zibersegurtasun eta informatikako azken joerak eta teknologiak ikuspegi tekniko batetik ezagutzeko aukera izan zuten Olarain Ikastetxe Nagusian. Besteak beste, industriarako makinak kontrolatzeko haririk gabeko sistemek dituzten mehatxuen eta ahultasunen inguruko solasaldi batean. Eta, bestalde, ransomwarea detektatzeko egungo tresnei, nabigatzaileen baimenei eta Permission Hijacking-ari eta ziberkriminalek erabiltzen dituzten tresnei buruzko bigarren batean.
Zortzigarren edizio honetan, bi egunetan zehar egin ziren tailer eta hitzaldietan, ESET España, Kaspersky, Telefónica Tech, Vicomtech, Accenture, Nafarroako Unibertsitate Publikoa edo Andorrako Zibersegurtasun Agentzia Nazionala bezalako erakundeetako hogei bat adituk hacking etikoari buruzko ikuspegia eman zuten.
Horretaz gain, babesleen standak, ermandade-bazkaria, hitzaldiak, tailerrak, hackatoia eta zibersegurtasunean lagundu duten pertsonak aintzatesteko EuskalHack Cybersecurity Award ekimena barne hartu zituen ekitaldiak. Era berean, Euskalhack elkarteak bere hamargarren urteurrena ospatu zuen lehenengo jardunaldiaren amaieran.