Retour ZIURek Europako CRA legeak eskeintzen dituen benetako aukerak azaldu dizkio industria-sektoreari ISACA Bilbao Kongresuan

ZIURek Europako CRA legeak eskeintzen dituen benetako aukerak azaldu dizkio industria-sektoreari ISACA Bilbao Kongresuan
Euskal erakundeek dituzten erronka arautzaile eta teknologiko nagusiak jorratu ditu ekitaldiaren hirugarren edizioak
Auditoriako zuzendaritza-karguek, zibersegurtasuneko arduradunek (CISO) eta Euskadiko arduradun teknologikoek aurre egin beharreko erronkak eta arriskuak aztertu dituen ISACA Bilbao Biltzarraren hirugarren edizioan parte hartu du ZIURek. BAT Dorrean antolatutako Roadshow Isaca Bilbao esparruan egin da topaketa eta hainbat gaurkotasuneko gai jarri ditu mahai gainean, hala nola CRA araudia, blockchain-a, NIS2 araudia, Quantum Computing-a eta Adimen Artifiziala
ZIUReko zuzendari nagusi María Penillak 'Cyber Resilience Act' Europako legeari buruzko mahai-inguru batean parte hartu du. Lege honek mehatxu zibernetikoen aurkako babesa indartu eta merkatuan osagai digitalak dituzten produktuak seguruak direla ziurtatzea du helburutzat. Ipar eremuko PwC-ko Business Security Solutions bazkide eta arduradun Jesus Urien Pinedak gidatutako solasaldian, Eclipse Foundation-eko senior manager Juan Ricorekin hitz egin du Penillak. Besteak beste, araudia betetzeari eta honek eskaintzen dituen benetako aukerei heldu diote, bai eta, hainbat ikuspegitik, haren aplikazioari ere: hala nola, komunitate teknikoa, administrazio publikoa, industria eta finantza-sektorea.
Araudiari dagokionez, Penillak "beren bizi-ziklo osoan zibersegurtasun-estandarrak betetzen ez dituzten elementu digitalak dituzten produktoak saltzea ezinezkoa izango dela” ohartarazi du eta, beraz, 2027ko abenduari begira, industria-fabrikatzailearentzat indarrean sartuko den araudi hori betetzea ezinbestekoa izango dela gaineratu du.
Lege hori betetzeak dituen abantailei dagokienez, "gauzak hobeto egiteko eta ahalik eta ziberseguruen izateko aurrekontua lortzeko modu ona" dela adierazi du ZIUReko zuzendariak. Epe luzera, gainera, gorabeherek eragindako etorkizuneko kostuak murriztuko ditu eta bezero zorrotzagoak erakartzeko gaitasuna areagotuko duen markaren ospea hobetuko du. “Mundu industrialean, kudeaketan dauden zailtasun handiegatik, bezeroak beharrezkoak diren entregak ez dituelako errazten eta fabrikatzaileak horretaz arduratu eta horregatik kobratu nahi duelako, ez da erraza ulertzen”, adierazi du Penillak.
Hitzaldiaren ondoren, ZIUReko zuzendaria nazioarteko lehen mailako adituek gidatutako hainbat hitzaldi espezializatutan eta mahai-inguruetan izan da, baita sektoreko beste profesional batzuekin konektatu, ideiak trukatu eta sinergiak sortu ahal izan dituen networking gune batean ere.