Retour ZIURek etika AAren muga gisa kokatzen du

2024 / 10 / 24
ZIURek 'Enpresarean Azoka 2024' ekitaldian parte hartu du, Bai Euskarari Elkarteak Enpresarean proiektuaren baitan antolatutako azokan. Jardunaldia Hernaniko Orona Ideon egin da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan du. 'Adimen artifiziala, (u)topikorik gabe' izenburupean, adimen artifizialak ekonomian, gizartean eta legean izan duen eraginaren inguruan izan da.

ZIURek etika AAren muga gisa kokatzen du

'Enpresarean Azoka 2024' adimen artifizialaren eragin ekonomiko, sozial eta legalaren inguruan aritu da

ZIURek 'Enpresarean Azoka 2024' ekitaldian parte hartu du, Bai Euskarari Elkarteak Enpresarean proiektuaren baitan antolatutako azokan. Jardunaldia Hernaniko Orona Ideon egin da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan du. 'Adimen artifiziala, (u)topikorik gabe' izenburupean, adimen artifizialak ekonomian, gizartean eta legean izan duen eraginaren inguruan izan da.

ZIUReko zuzendari nagusia María Penillak, 'Zeintzuk dira Adimen Artifizialaren mugak?' solasaldian EHUko Udako Ikastaroen zuzendari Itziar Alkorta eta Orai NLP Teknologiak Elkarteko koordinatzaile Aitzol Astigarragarekin batera parte hartu du.

Penillak adierazi duenez, "Adimen Artifiziala tresna indartsua da, baina mugak ditu, bereziki esparru etikoan". Era berean, Estatu Batuen eta Europaren egoera arautzailearen alderaketa egin du eta, horren harira, "Europako araudi berriak teknologia horren erabilerari mugak jartzea” eskatzen duela esan du eta "Estatu Batuek bilakaera ezberdina” dutela eta “beste bide batetik” doazela gaineratu du. Bestalde, Aitzol Astigarragak eta Itziar Alkortak "burujabetza teknologikoaren bidea sustatzeko" beharra defendatu dute, besteak beste.

Era berean, jardunaldian Euskal Herriko lan-munduaren egungo egoerari buruzko ponentzia bat, Adimen Artifizialak Euskadiko enpresetan eta langileengan duen eraginari buruzko mahai-inguru bat eta arlo horretako euskal enpresen kasu praktikoen aurkezpen bat egon dira.

Aipatu behar da ekitaldiak Hernaniko Udalaren, Laboral Kutxaren, SPRI Taldearen eta Orona Fundazioaren laguntza izan duela.