Retour ZIURek eta Goierri Valley-ko 4.0 HUBak zibersegurtasuneko arauzko baldintza berrietara egokitzen lagundu diete enpresei

2025 / 11 / 18
Jardunaldi praktiko bat egin dute industria-sektoreari eta IoT, automobilgintza eta gailu medikoen eremuei aplika dakizkiekeen Europako legeen betebeharrei buruz.

ZIURek eta Goierri Valley-ko 4.0 HUBak zibersegurtasuneko arauzko baldintza berrietara egokitzen lagundu diete enpresei

Jardunaldi praktiko bat egin dute industria-sektoreari eta IoT, automobilgintza eta gailu medikoen eremuei aplika dakizkiekeen Europako legeen betebeharrei buruz

ZIURek, Goierriko enpresak biltzen dituen Goierri Valley elkartearekin batera, Europako zibersegurtasun arloko araudiari buruzko sentsibilizazio-saio bat burutu du, enpresek izan ditzaketen zalantza tekniko eta legalak argitzeko helburuarekin. Profil ezberdinetako dozena bat profesionalek parte hartu duten tailer praktikoa, Ordiziako Goieki Poloan egin da. Bertaratutako enpresen artean, Ampo, UVL, Geolan eta Lortek bezalako erakundeak nabarmentzen dira.

OT ingurune konektatuetako gailuak, gauzen Internetekoak (IoT) eta mediku arloko konektaturikoak (IoMT) zibergaizkileen helburu dira. Horren ondorioz, Europar Batasunean zibersegurtasuna hobetzeko helburuarekin,  NIS2 eta Cyber Resilience Act (CRA) bezalako Europako araudi berriek betebeharrak ezarriko dizkiete berehala produktu digitalen eta konektatuen enpresa, ekoizle eta garatzaileei

Saio honetan, Goierri Valley-rekin batera, Iñaki Torrecilla ZIUReko ICS segurtasuneko arkitektoak eta Markel Gómez Fundazioko zibersegurtasuneko analistak araudi horiek eskaintzen dituzten erronkei eta aukerei buruz hitz egin dute. Hain zuzen ere, honako hauek nabarmendu dituzte: NIS2, IoT-ren industria-eremuari eragiten dion CRA legea; automobilgintzari aplikatzen dion UNECE R-155 eta R-156 araudia; eta gailu medikoentzako MDR erreglamendua.

Ildo horretan, ZIUReko adituek arau bakoitzaren berezitasunak azaltzeaz haratago, arauek eragiten dituen sektoreen zerrenda bat eta arau horiek behar bezala ezartzeko jarraitu beharreko betebeharrak eta urratsak partekatu dituzte. Era berean, egoera legegile berrira egokitzeko aurreikusitako epeak eta legea ez betetzearen ondorioak argitu dituzte, milioi askoko zigorrak saihesteko gomendioak ematearekin batera. "Azaldutako araudi nagusiek nola eragiten zieten jakitea izan da kezka nagusia, eta, batez ere, betetzera egokitzeko egin beharreko bide luzea nola eta noiz hasi jakitea", adierazi du Iñaki Torrecillak.

Tailerren, proiektu pilotuen eta workshop-en bitartez enpresa txiki eta ertainek datuak seguru manten ditzaten laguntzeko helburuarekin egindako jardunaldi hau, ZIURek eta Goierri Valley-k sinatutako hitzarmenaren emaitza da.