Retour ZIURek eta CCI zentroak Gipuzkoako 80 ETE baino gehiago prestatu dituzte NIS2 zuzentarauaren inguruan

ZIURek eta CCI zentroak Gipuzkoako 80 ETE baino gehiago prestatu dituzte NIS2 zuzentarauaren inguruan
Tailer hauen zikloak industria-ehuna prestatzea izan du helburu Europako zuzentarau hau indarrean sartu berritan
ZIUR, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak eta CCI, Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, Europako NIS2 zibersegurtasuneko zuzentarauaren inguruo tailer praktiko bat aurrera eraman zuten otsailaren 11an. Bertan, lurraldeko 80 ETE baino gehiagok parte hartu zuen. Honako hau, gai honen inguruan 2019tik lankidetza-hitzarmena sinatuta duten bi erakunde hauek burutzen duten bigarren saioa izan zen.
Bi urte darama Gipuzkoako zentroak Europako araudi berri honen inguruan laguntza eta sentsibilizazio lanetan. NIS2ak Europa osoan zibersegurtasuna indartzea du helburu, eta, horretarako, arriskuak kudeatzeko gutxieneko baldintzak ezartzen dizkie funtsezko sektoreei, bai eta azpiegitura kritikoak babesteko eta zibererasoen aurrean erresilientzia hobetzeko neurri zorrotzagoak ere.
Urtarrilean eta otsailean egindako bi saio horien helburua zibersegurtasunaren arloan bete behar dituzten inplikazioak eta betebeharrak enpresei helaraztea izan da. Lehen tailerrean, ZIUReko zuzendari nagusi María Penillak, alde batetik, NIS2ren eskakizunak eta ondorioak zeintzuk diren azaldu zituen, eta, bestalde, zibersegurtasun arriskuaren kudeaketa egokiena zein den erakutsi zuen. Bigarren saioan, CCI legea betetzen aditu Juan Miguel Pulpillo Fernándezek, eta zentro horretako zuzendari nagusi José Valiente Pérezek, NIS2ren ezarpenari buruzko kasu bat aurkeztu zuten.
Era honetan, enpresek zuzentarau hori industria-inguruneetan nola aplikatu behar den jakiteko aukera izan zuten eta, era berean, erakunden zibersegurtasuna hobetzeko ariketa praktiko bat egin ahal izan zuten.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ZIUR Fundazioa eta CCI zentroaren arteko aliantzak bi erakunde hauei estrategiak partekatu, elkarren arteko ekintzak garatu eta gaitasunak gehitzeko aukera ematen die, esate baterako, araudi berri honen aurrean ETEi hura betetzen dela bermatzen laguntzeko.
Laguntzaile birtuala NIS2 araudiari buruzko zalantzetarako
ZIURen helburuetako bat NIS2, CRA eta IEC 62443 araudiak indarrean sartzeak ekarriko dituzten berritasunek eragingo dituzten aldaketen aurrean, Gipuzkoako enpresak prest egon daitetzen laguntzea da. Zentroak, sentsibilizazio jardunaldiak antolatzeaz gain, horren inguruko tresnak ere garatu ditu.
Zentzu horretan, Fundazioak bere webgunean eskuragarri dagoen eta NIS2 araudiari buruzko zalantzak argitzen dituen Adimen Artifizialeko laguntzaile birtual bat garatu du. Bertan, enpresek kontsulta ditzakete arriskuak kudeatzeko neurriak ezartzeko edota sektore kritikoetan jakinarazpen-betebeharrak betetzeko erarik egokiena zein den.