Retour ZIURek zibersegurtasunaren balio estrategikoa azpimarratu du Bilboko 'Trend Micro World Tour' foroan

ZIURek zibersegurtasunaren balio estrategikoa azpimarratu du Bilboko 'Trend Micro World Tour' foroan
Fundazioak zibersegurtasunari buruzko hausnarketa negozioaren ikuspegitik egitera gonbidatu ditu euskal erakunde garrantzitsuetako CIO eta CISOak
ZIURek, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, ‘Trend Micro World Tour Foroan’ kokatu zen zibersegurtasuneko topaketa batean parte hartu zuen Bilbon.
EAEko erakunde garrantzitsuetako segurtasun informatikoko liderrei zuzenduta, Trend Micro enpresak antolatutako foroaren helburua negozio-ikuspegi batetik zibersegurtasunaren, araudia betetzearen eta arriskua kudeatzearen arloko erronka nagusiei buruz hausnartzea izan zen. Era berean, industria, banku, aseguru, osasun, administrazio publiko eta azpiegitura publikoen sektoreetako erakundeek esperientziak eta etorkizunerako aukerak partekatu ahal izan zituzten.
Zibersegurtasunak inflexio-puntu berri bati egin behar dio aurre 2025ean. Eraso-azalera hazteb ari da, mehatxuak adimentsuago bihurtu dira eta erregulazio-presioa areagotu da. Baina aukera berri bat ere badago: zibersegurtasunak, motor estrategiko eta baliozko gisa, erakunde bakoitzaren barne duen zeregina birdefinitzeko unea da. Baina prest al gaude benetan zibersegurtasun erreaktibotik proaktiboa den segurtasunera igarotzeko?
ZIUReko zuzendari nagusi María Penillak eta EJIE Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteko zuzendari nagusi Asier Sáez de Bikuñak erresilientzia-estrategien inguruan eztabaidatzeko eta zibersegurtasuna erakundeen barruko enpresa-aktibo giltzarri bihurtzearen garrantziaz hausnartzeko helburuarekin mahai-inguru bat dinamizatu zuten.
Zibersegurtasuna, garapen ekonomikorako gakoa
Ildo horretan, Fundazioko zuzendariak adierazi zuen "zibersegurtasuna funtsezko elementua dela industria-enpresen garapen ekonomikorako eta lehiakortasunerako. Enpresa handiek gero eta produktu ziberseguru gehiago eskatzen dituzte hornidura-katean, bai eta hornitzaileak bere enpresak duenaren pareko segurtasuna izatea ere", adierazi zuen.
Bestalde, segurtasun-liderrek mahai gainean jarri zituzten arau-esparruan izandako berrikuntzak. Ildo horretan, DORA, NIS2, CRA eta ENS araudien ezarpenean duten esperientzia partekatu zuten, eta, ZIUReko adituaren eskutik, arau horiek betez zibersegurtasunaren heldutasuna hobetzeko gomendioen zerrenda jaso zuten.
Era berean, zuzendaritza-batzordeek zibersegurtasunaren garrantzia eta konpainiaren estrategiarekin lerrokatuta egotearen garrantzia uler dezaten
CIOek eta CISOek beren diskurtsoa aldatzearen beharraz hausnartu zen. Horren ondorioz, zibersegurtasuneko arduradunek gaur egun dituzten beharrak azaldu zituzten, eta eguneroko bizitzan izaten dituzten barneko eta kanpoko zailtasunak partekatu zituzten.
Amaitzeko, Trend Microk, segurtasun informatikoko softwarearen lider globala den aldetik, bere zibersegurtasuneko soluzioak erakutsi zituen, bertan dauden zuzendariei konpainietan zibersegurtasunaren kudeaketa errazten lagunduko dieten baliabideak emateko helburuarekin.