Retour Makina-erremintaren fabrikazioan adimen artifiziala erabiltzearen aukeren eta erronken inguruan eztabaidatu du ZIURek ‘CECIMO Spring Meetings’ 2025 topaketan

2025 / 06 / 16
Fundazioak AFMren ekitaldi honetan parte hartu du, Europako industrian pisu handiena duten korporazioetako 50 arduradun baino gehiagorekin batera.

Makina-erremintaren fabrikazioan adimen artifiziala erabiltzearen aukeren eta erronken inguruan eztabaidatu du ZIURek ‘CECIMO Spring Meetings’ 2025 topaketan

Europako industrian pisu gehien duten korporazioetako 50 arduradun baino gehiagorekin parte hartu due fundazioak AFM-ek antolatutako ekitaldian

AFM barne duen Europako makina-erremintaren elkartearen batzar orokorrarekin bat eginez Donostian antolatu den ‘’CECIMO Spring Meetings 2025' topaketan parte hartu du ZIURek. 

Fastems, GF Machining Solutions, Hermle, Marposs, StarragTornos, Ficep, Schneeberger, Trumpf, WFL Millturn Technologies, Renishaw, Dimeco, Loire Gestamp, Fagor Automation edo Soraluce konpainietako presidenteak eta zuzendari nagusiak, besteak beste, CECIMO osatzen duten Europako hamabost elkarteekin batera, Gipuzkoako hiriburuan bildu dira makina-erreminta eta fabrikazio-teknologia aurreratuak fabrikatzen dituzten Europako enpresek dituzten erronkei buruz eztabaidatu eta estrategia komun bat diseinatzeko.

ZIUReko zuzendari nagusi María Penilla 'AA fabrikazioan' izenburupeko mahai-inguruan parte hartu du. Penillak, BAIC-Basque Artificial Intelligence Center-ko zuzendari nagusi Laura Marrón, Savvy Data Systems-ko zuzendari nagusia Fernando Sáenz, SORALUCE-ko zuzendari komertzial David González eta CECIMOko EBko Gai Publikoetako zuzendari Vincenzo Bellettirekin aritu da solasaldian. 

Saioan zehar, adimen artifizialak manufaktura-sektorean duen eragin eraldatzailea aztertu da. Besteak beste, AAn oinarritutako teknologiak ekoizpen-prozesuak nola aldatzen ari diren eztabaidatu dute, mantentze prediktibotik eta kalitate-kontroletik hasi eta hornidura-katea eta automatizazio adimenduna optimizatzeraino. Eraginkortasuna hobetzeko, kostuak murrizteko eta fabrikazioan berrikuntza bultzatzeko helburuarekin, hizlariak aplikazio errealen, funtsezko erronken eta AAaren etorkizuneko potentzialaren inguruan solastu dira. Era berean, gero eta digitalagoa den mundu batean lehiakor mantendu ahal izateko, AAaren soluzioak enpresan nola txerta daitezkeen jakin ahal izan dute bertaratutakoek. 

Jardunaldiak hitzaldi estrategikoen, aurkezpen teknologikoen eta lankidetzazko eztabaidaguneen programa oso bat izan du. Irekiera instituzionala AFM Klusterreko presidente José Pérez Berdudek, CECIMOko presidente François Duvalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako diputatu Unai Anduezak egin dute, eta makina-erremintaren industria europarrak digitalizazioan, trantsizio energetikoan eta lehiakortasun globalean duen funtsezko zeregina nabarmendu dute.