Retour ZIUR eta EHUren arteko aliantzak berrogeita hamar pertsona inguru zibersegurtasunean trebatzea ahalbidetzen du

2024 / 07 / 18
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Informatika Fakultateko 57 pertsonak zibersegurtasuneko prestakuntzan sakondu dute ZIURen Enpresa Gelari esker. 2023-2024an egin den ikastaro hau, bi erakundeen arteko hitzarmenaren emaitza da. Aliantza horren helburua mundu akademikoaren eta enpresa-munduaren arteko harremana areagotzea da, ikasleei prestakuntza-esparrua eta, ondoren, lan-merkaturako trantsizioa eskainiz.

ZIUR eta EHUren arteko aliantzak berrogeita hamar pertsona inguru zibersegurtasunean trebatzea ahalbidetzen du

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Informatika Fakultateko 57 pertsonak zibersegurtasuneko prestakuntzan sakondu dute ZIURen Enpresa Gelari esker. 2023-2024an egin den ikastaro hau, bi erakundeen arteko hitzarmenaren emaitza da. Aliantza horren helburua mundu akademikoaren eta enpresa-munduaren arteko harremana areagotzea da, ikasleei prestakuntza-esparrua eta, ondoren, lan-merkaturako trantsizioa eskainiz.

“ZIUR industria arloko zibersegurtasunean lurraldearen gaitasunak indartzeko sortu zen. Horretarako, prestakuntza, ezagutza eta talentua faktore erabakigarriak dira. EHUrekin sinatutako hitzarmen horrek sektore estrategiko eta aukeraz beterikorako profilak sortzen laguntzen digu”, adierazi du María Penilla ZIUReko zuzendari nagusiak. 

Zehazki, ikastaro honen bidez zibersegurtasunaren arloko prestakuntza hobetu nahi zen, bereziki zibersegurtasun industrialari dagokionez, hitzaldien, ekitaldien, tailerren, CTFen (segurtasun informatikoari buruz ikasteko jokoa), enpresetako praktiken eta GALen (Gradu Amaierako Lana) bitartez. Gainera, prestakuntzak zibersegurtasunaren arloarekin erlazionatutako enpresa-sarearen eta arlo horretan trebatzeko interesa duten ikasleen arteko lotura gisa ere balio izan du.

2023-2024 ikasturtean, zibersegurtasunari buruzko 10 tailer edo mintegi eman dira guztira. EHUko José Migue-Alonsok ‘Docker Edukiontziak’ gaiari buruzko prestakuntza eskaini zuen; Matxin Jiménezek eta Juanan Pereirak, unibertsitate publikokoak horiek ere, ‘CTF Training Cybersecurity’ gaiari buruzkoa; Entelgyko Josechu Migoyak ‘Malware Analysis' gaiari buruzkoa; Orbikeko Cristóbal Arellanok ‘Control Industrial ICS CTF Seguridad Web’ gaiari buruzkoa; Ikerlaneko Gorka Abadek ‘Deep Learning Adversarial Attacks Backdoors’ gaiari buruzkoa; eta EHUko Pepe Rivadeneyrak ‘DDos BGP’ gaiari buruzkoa. Ikerlanek ‘Side-Channel Atacks Seguridad Sistemas Físicos’ gaiari buruzko mintegia ere eman zuen; Opscurako Carlos Tomás Morok ‘IOT OT Ciberseguridad industrial’ gaiari buruzkoa; Asier Núñezek ‘Memoria Windows PID’ gaiari buruzkoa, eta, berriro ere EHUko Juanan Pereirak ‘CTF entrenamenduari’ buruzkoa.

Gainera, ZIUR Ikasgelaren barruan, gai hauei buruzko lau GAL garatzen ari dira: ‘Bitarren aurkako erasoei (pwning) buruzko prestakuntza-sistema eta erronkak’; ‘Ahultasunen alerta goiztiarrerako euskal enpresen web zerbitzuen mapa’; ‘WebMap (web frameworken detekzioa HTTP protokolokoaren fuzzing bidez)’; eta ‘Sare mistoetarako sarbide baimendua (kablea eta Wi-Fia)’.

2024-2025 ikasturtea, entrenamendu-plataforma

2024/25 ikasturteari begira, tailerren, mintegien, praktiken eta gradu amaierako lanen dinamikaz gain, hiru irakasgai berri eskainiko dira Ingeniaritza Informatikoko graduan: Kriptografia Aplikatua, Sistema Informatikoen Ikuskaritza eta Azterketa Forentsea eta Sistema Informatikoetako Ahultasunen Detekzioa eta Ustiapena. Horiei esker, jauzi kualitatiboa emango da prestakuntza-eskaintzan. ZIURekin lankidetzan, agertoki birtualak eta fisikoak uztartuko dituen entrenamendu-plataforma bat ere ezarriko da, ikasleak bereganatuko dituen ezagutza teorikoak bertan praktikan jar ditzan.