Retour ZIURek jardunbide egokien dekalogoa partekatu du Urola Erdiko enpresekin

2025 / 06 / 05
Jardunaldiaren helburua eskualdeko industria ehunaren zibersegurtasun maila hobetzen laguntzea da.

ZIURek jardunbide egokien dekalogoa partekatu du Urola Erdiko enpresekin

Eskualdeko industria ehunaren zibersegurtasun maila hobetzen laguntzea izan du helburu jardunaldiak

ZIURek zibersegurtasun tailerra eman die Urola Erdiko industria enpresa txikietako hamar ordezkariri baino gehiagori. Zibersegurtasunaren erronkei buruz hausnartu eta erakundeekin babes neurri praktikoak partekatzeko balio izan du Iraurgi Berritzen agentziaren laguntzarekin Azpeitian egindako topaketak.

Era berean, ZIUReko Iñaki Torrecilla eta Markel Gómez adituek ziberkrimenaren mapa bat aurkeztu eta aurre egin beharko dituzten arrisku ohikoenak azaldu dizkiete diete bertaratu diren profesionalei. Egungo egoera testuinguruan kokatu ondoren, oinarrizko kontzeptuak, segurtasun-estrategiak eta praktika egokien dekalogo bat partekatu dute.

Amaitzeko, beren esperientziak partekatu ahal izateko solasaldi bat sustatu dute bertaratutakoen artean, gehienak gerenteak eta administrazio-arduradunak zirelarik. 

Sentsibilizazio jardunaldia Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Ikasiz programaren barruan kokatzen da eta, enpresa txikien artean zibersegurtasun arloko sentsibilizazioa eta ezagutza bultzatuz, eskualdeko industria ehunaren zibersegurtasuna indartzea du helburu.