Retour ZIUR Gartnerren segurtasunari eta arriskuen kudeaketari buruzko goi-bileran izan da

2025 / 09 / 23
ZIUR, Gartnerren eta sektoreko beste profesional batzuen eskutik zibersegurtasunaren esparruko azken teknologiak, ikuspuntuak eta joerak ezagutzeko helburuarekin, Gartner Security & Risk Management Summit biltzarrean izan da irailaren 22an, 23an eta 24an. 

ZIUR Gartnerren segurtasunari eta arriskuen kudeaketari buruzko goi-bileran izan da

ZIUR, Gartnerren eta sektoreko beste profesional batzuen eskutik zibersegurtasunaren esparruko azken teknologiak, ikuspuntuak eta joerak ezagutzeko helburuarekin, 'Gartner Security & Risk Management Summit' biltzarrean izan da irailaren 22an, 23an eta 24an. 

CISO eta bere taldeentzako gaurkotasun zibernetikoa duten sei gairen inguruan aritu dira biltzarreko saioak, hala nola TIren arriskuen kudeaketa, adimen artifiziala eta kostuen optimizazioa, besteak beste.

Ildo horretan, ZIUReko zuzendari María Penillak, segurtasun informatikoaren alorreko 40 profesional baino gehiagoren eskutik,  hainbat informazio-saio zein mahai inguruetaz gozatu ahal izan du hiru jardunaldiz osaturiko mintegian. Solasaldi hauek, era berean, egungo arrisku digitaletan edo erresilientzia-estrategia berrietan sakontzeko aukera eman diote. Era berean, irtenbide teknologikoak ezagutu ahal izan ditu 100 erakusketari baino gehiagoren eskutik.