Retour ZIUR Gartnerren segurtasunari eta arriskuen kudeaketari buruzko goi-bileran izan da

2024 / 09 / 25
ZIUR, Gartnerren eta sektoreko beste profesional batzuen eskutik zibersegurtasunaren hesparruko azken teknologiak, ikuspuntuak eta joerak ezagutzeko helburuarekin, Gartner Security & Risk Management Summit biltzarrean izan da irailaren 23an, 24an eta 25ean. 

ZIUR Gartnerren segurtasunari eta arriskuen kudeaketari buruzko goi-bileran izan da

ZIUR, Gartnerren eta sektoreko beste profesional batzuen eskutik zibersegurtasunaren hesparruko azken teknologiak, ikuspuntuak eta joerak ezagutzeko helburuarekin, 'Gartner Security & Risk Management Summit' biltzarrean izan da irailaren 23an, 24an eta 25ean. 

Kongresuaren saioetan gaurkotasuneko sei gai izan dira hizpide: zibersegurtasunaren lidergoa, azpiegituren segurtasuna, aplikazioen eta datuen segurtasuna, zibersegurtasuneko eragiketak, CISO Circle programa eta arrisku zibernetikoen kudeaketa.

Ildo horretan, ZIUReko zuzendari María Penillak, segurtasun informatikoaren alorreko 40 profesional baino gehiagoren eskutik,  hainbat informazio-saio zein mahai inguruetaz gozatu ahal izan du hiru jardunaldiz osaturiko mintegian. Solasaldi hauek, era berean, egungo arrisku digitaletan edo erresilientzia-estrategia berrietan sakontzeko aukera eman diote. Azkenik, 90 erakusketariren eskutik, soluzio teknologikoak ezagutu ahal izan ditu.