Retour Euskal enpresek zibersegurtasunaren arloan dituzten erronka errealen inguruko solasaldian parte harte du ZIURek ISMS Forum Euskadiren III. Foroan

2025 / 06 / 12
Cybasque, Lberty Mutual eta Spri Taldeko adituekin batera, Fundazioak erresilientzian eta eraldaketa digitalean aurrera egiteko mahai-inguru batean parte hartu du Bilbon.

Euskal enpresek zibersegurtasunaren arloan dituzten erronka errealen inguruko solasaldian parte harte du ZIURek ISMS Forum Euskadiren III. Foroan

Cybasque, Lberty Mutual eta Spri Taldeko adituekin batera, Fundazioak erresilientzian eta eraldaketa digitalean aurrera egiteko mahai-inguru batean parte hartu du Bilbon

ZIUR, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, ISMS Forum-ek Bilbon antolatutako 'Euskadiko ISMS Forum-en III. Zibersegurtasuneko Eskualde Foroan' parte hartu du. Topaketan, Euskadiren garapen industrialerako giltzarri den zibersegurtasun industrialaren inguruan eztabaidatzeko bat egin dute Board Erregionaleko kide eta tokiko erakunde kolaboratzaileek. Era berean sortzen ari diren mehatxu eta arrisku berriak identifikatu eta adimen artifizilaren inguruko panorama berria aztertu dute.  

ZIUReko ICS Security Architect Iñaki Torrecilla Gubiak, Euskadiko ISMS Forum-eko board member Alberto Bernáldez buru izan duen ‘Zibersegurtasun erronkak Euskadiko enpresetan’ mahai-inguruan parte hartu du. Torrecillarekin batera, euskal ekosistemako funtsezko adituek hitz egin dute, hala nola Cybasqueko kide Jesús Urien Pinedak eta SPRI Taldeko Eraldaketa Digitaleko arduradun Guillermo Unamuno Enciondok.

Eztabaidan, erakundeek gero eta ingurune digitalizatuago batean dituzten arrisku erralei heldu diete, eta ETEen heldutasun digitala, industria-sektorearen erronkak, erakundeen laguntza eta ziberresilientzia sendo eta iraunkorrerantz aurrera egiteko gakoak aztertu dituzte. Enpresak mehatxuen eta erregulazioen jokaleku berrira nola egokitu daitezkeen ulertzeko balio handiko elkarrizketa izan da. 

Panel horretaz gain, CyberZaintza eta EJIE (Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea), CyBasque, Banco de España, Naturgy, Grupo Elecnor, ITP Aero, Salto Systems, Euskaltel eta MasOrange eta Ecix Group elkarte eta enpresetako beste hogeita hamar bat profesionalek parte hartu dute foroan. Hainbat gai eztabaidatu dituzte guztien artean, besteak beste AAaren bitartez egindako arriskuen kudeaketa, ransomware-mehatxuak, NIS2 zuzentaraua eta hornidura-katean zibersegurtasunaren kudeaketak dituen erronkak.

Halaber, Palo Alto Networks, Nestkope, Secure & IT, AEG Power Solutions, Bitdefender, Izertis, Sectigo, Stormshield, Advens, Eni Plenitude Iberia, Mimecast eta Minsait Cyber enpresek zibersegurtasuneko estrategiak, erronkak, adierazleak eta segurtasuneko lidergoa jorratu dituzte.