Retour Espainian 97.000 zibersegurtasun gertakari baino gehiago erregistratu ziren 2024an, horietatik % 32 enpresei zuzenduak

2025 / 06 / 03
ZIURek datu horietaz ohartarazi du Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak (CCI) Donostian antolatutako Euskadiko Industriaren Ahotsa jardunaldian.

Espainian 97.000 zibersegurtasun gertakari baino gehiago erregistratu ziren 2024an, horietatik  % 32 enpresei zuzenduak

ZIURek datu horietaz ohartarazi du Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak (CCI) Donostian antolatutako ‘Euskadiko Industriaren Ahotsa’ jardunaldian

ZIURek Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dagoen Fundazioak, anfitrioi gisa hartu du parte gaur Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak (CCI) Donostiako Arima hotelean antolatu dituen jardunaldietan. ‘Euskadiko Industriaren Ahotsa’ izenburupean, zibersegurtasunaren munduko adituak eta profesionalak eta enpresa liderretako ordezkariak, hala nola Deloitte, Fortinet, Kaspersky, S21Sec eta TxOne Networks, elkartu dira topaketan.

Euskadiko industria erakundeetako ordezkariek ere bat egin dute jardunaldiarekin, esperientziak partekatzeko, sektorearen erronka nagusiei buruz eztabaidatzeko eta industria-zibersegurtasunaren eta ziberadimenak industrian dituen egungo joerak aztertzeko. 

Maria Penilla ZIUReko zuzendariak euskal industriaren egungo egoera azaldu du, baita estatukoarena ere, eta ohartarazi du “Espainiak 97.348 zibersegurtasun gertakari izan zituela 2024an, hau da, 2023an baino % 16,6 gehiago”. Horrek esan nahi du egunean 260 jazoera inguru izan direla, ordu bakoitzean 11. Enpresetara zuzendutakoak ere 
% 43,2 igo eta 31.540 izan ziren, guztizkoaren % 32a, Inciberen datuen arabera. Urte horretan bertan, gainera, 183.851 sistema kaltebera garrantzitsu baino gehiago identifikatu ziren, eta OT inguruneetan ahultasun kritikoak ustiatzeko saiakerak areagotu ziren, berretsi duenez. 

Penillak adierazi duen bezala, joera horrek horrela jarraitu du 2025eko lehen hilabeteetan. Urte honetan “arrisku larriek jarraitzen dute, hala nola kontrolatu gabeko urruneko sarbideek, babesik gabeko gailuek eta IT eta OT sareen segmentazio faltak”. 

93.000 ekipo arriskupean Euskadin 

ZIUReko zuzendariak euskal industriaren agertokia ere azpimarratu du, eta gogorarazi du “Euskadiko 93.000 ekipo informatiko baino gehiago zibereraso baten arriskupean zeudela 2024aren amaieran”. “2023an, Gipuzkoako ia 7.000 enpresak zibergorabehera bat jasan zuten, eta, beraz, funtsezkoa da enpresek zibersegurtasuneko barne protokolo bat izatea”, berretsi du. 

Penillak Fundazioaren lana balioetsi du, eta 2025ean ZIURentzat lehentasunezkoak diren hiru lan ildoak zehaztu ditu: zibersegurtasun industrialaren heldutasunaren ebaluazioa BAS proiektuaren bidez (Breach and Attack Simulation) eta ICS auditoretzak; 'Spear Phishing' kanpainen abian jartzea kontzientziazioa neurtzeko,‘phishing' motako erasoen simulazioen bidez; eta sentsibilizazio eta prestakuntza kanpainak, antolaketa erresilientzia eta talde teknikoen erantzun emozionala indartzeko.