Retour Gipuzkoa IndustrySec-en 5. edizioak badu data

2025 / 07 / 11
2025eko urriaren 9an Gipuzkoa Industrysec-en edizio berri batekin itzuliko gara, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzarekin urtero egiten den zibersegurtasun industrialeko topaketarik handiena.

Gipuzkoa IndustrySec-en 5. edizioak badu data

ZIURen zibersegurtasun industrialari buruzko biltzarra urrian egingo da, eta sektoreko tokiko eta estatuko profesionalen panel aditu bat egongo da

Itzuli da Gipuzkoa IndustrySec, Gipuzkoako zibersegurtasun industrialaren urteko topaketarik handiena, Foru Aldundiaren ZIURek antolatua. Bosgarren edizio hau 2025eko urriaren 9an izango da, Irungo Ficoba erakustazokan, eta zibersegurtasunaren eta industria-enpresen arloko hamar bat aditu bilduko ditu, industria-sareak arlo horretan dituen egungo erronkei aurre egiteko.

Bertaratutakoek azken joerak ezagutu ahal izango dituzte, baita zibersegurtasuneko esperientziak eta estrategiak ere, hitzaldi espezializatuen eta kasu praktikoen aurkezpenen bidez. Zehazki, tokiko eta estatuko erakundeetako adituen ikuspegia izango dute, eta hainbat gai jorratuko dituzte, hala nola: mehatxuen ziberinteligentziako tresnak edukitzearen onurak, CISOek zibersegurtasuna kudeatzeko erronkak eta estrategiak, eta produktu industrialen zibersegurtasuna ebaluatzeko prozesua.

Gainera, Gipuzkoa IndustrySec-ek lankidetza publiko-pribatuaren balioa nabarmendu nahi du, zibersegurtasunaren ekosistemaren motor gisa. Hori dela eta, kongresua aukera paregabea da eguneratzeko eta arlo horretako liderrekin konektatzeko.

Gorde data eta ez galdu!

Informazio gehiago: https://gipuzkoaindustrysec2025.eus/