Retour DBHko 2. mailako berrogeita hamar ikasle ingururi Internet eta Sare Sozialen arriskuei buruz ohartarazi die ZIURek

DBHko 2. mailako berrogeita hamar ikasle ingururi Internet eta Sare Sozialen arriskuei buruz ohartarazi die ZIURek
Axular Lizeoko ikasleek bertartik bertara ikusi dute ZIURen laborategian App ezagun baten hackeatze simulatu bat
DBHko 2. mailako Axular Lizeoko ikasleek Sareko pribatutasunaren eta segurtasun digitalaren inguruan sentsibilizazio eta prebentzio saio bat jaso dute astearte honetan ZIURen instalazioei egindako bisitan. ZIUReko ICS Security Architect Iñaki Torrecillak eta zibergurtasuneko analista Markel Gómez eskaini dute jardunaldia.
IKTek (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) esploratzera, sortzaile izatera, komunikatzera eta ikastera bultzatzen dituzte neska-mutilak eta gazteak, baina, era berean, espazio digital horietan sor daitezkeen arriskuen aurrean informazioa eta babes-estrategiak edukitzea garrantzitsua da.
Zentzu horretan, Internetekin eta Sare Sozialekin lotutako arriskuei Gipuzkoako zibersegurtasun industrialeko zentroko adituek emandako hitzaldia, IKTen erabilera arduratsuak eta segurtasuna mantentzeko estrategiek duten garrantzia erakustera zuzenduta egon da.
Horretarako, identitate digitalerako arriskuak, aztarna digitala, pasahitzen kudeaketa, cyberbullying, sexting eta grooming bezalako praktikak, erronka biralen arriskuak, Sare Sozialen pribatutasun aukerak, netiketa eta phishing-a, besteak beste, jorratu dituzte. Ondoren, Donostiako ikasleek egunero erabiltzen duten App bati egindako hackeatze simulatu bat ikusi dute ZIURen laborategian.
Amaitzeko, bulegoak bisitatu dituzte eta zibersegurtasunaren esparruan lan egitea nolakoa den ezagutu dute.