Zibersegurtasunari buruzko txostenak eta azterlanak
ZIUR Fundazioan zibersegurtasuna zabaltzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Gipuzkoako industria-sektorearentzat. Egindako analisien eta azterketen emaitzak txosten hauetan jaso ditugu. Txosten horiek zure eskura jarri ditugu. Deskargatu eta urrats sendoak egin zure enpresako zibersegurtasuna kontrolatzeko.
Retour 2024ko eraso azaleraren inguruko ZIURen txostena
"Irun eta Donostia dira arriskuan dauden IP helbide gehien dituzten hiriak"
ZIUR
2024ko eraso azaleraren inguruko ZIURen txostena
Txosten honen helburua da Gipuzkoako enpresak kontzientziatzea probintzian gaur egun dagoen eraso-azalerari buruz. Horretarako, ZIURek lurraldearen eraso digitaleko azaleraren panorama zehatza jaso du txostenean. Bertan, besteak beste, arriskuan dauden ekipoen guztizko kopurua erakusten da, bizitegi-, merkataritza- eta industria-azpiegiturak barne, bai eta arriskuan dauden industria-sistemen IPen kopuru espezifikoa ere. Era berean, arrisku larria eragin dezaketen zerbitzuen zerrenda, hainbat ahultasunekin lotutako produktuak eta gehien jasaten dituzten portuak erakusten du.
AURKIBIDEA
- Laburpen exekutiboa
- Esposizio-azalera
- Kontrol industrialeko sistemen esposizio-azalera
JASO TXOSTENA ZURE POSTAN
Hitz egingo al dugu?
ZIUReko lantaldea gertukoa da, elkarlanerako prest dago. Behatokiaren bidez eskaintzen dugun zibersegurtasunerako laguntza zerbitzua ezagutu nahi baduzue,jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.