Gaur egun erabiltzaileak zibermehatxuen sarrera bektore nagusietako bat dira, gizartea eta enpresak aurrekaririk gabeko eraldaketa digitaleko prozesuan gaudelako.

Eraldaketa horretan ezin ditugu atzean utzi pertsonak eta teknologiak dakartzan erronka eta mehatxuei aurre egiteko duten gaitasuna. Hori dela eta, ZIUR Fundaziotik erakundeen eskura jartzen ditugun ekintza eta materialen bidez, beren zibersegurtasun kultura sortzen eta sustatzen laguntzen diegu.

 

Bideoa

Zibersegurtasun-kulturaren

Hurrengo bideoan, ZIUR Fundaziotik, mehatxu ohikoenak erakutsi nahi ditugu, industria-inguruneei lotuak, eta nola prebenitu. Ekimen honen helburua segurtasun-neurri egokiak izatearen garrantzia transmititzea da.