ZIUR
Gure industriari laguntzen diogu bere zibersegurtasunarekin
Industrial Cyber Security Center-Gipuzkoa
ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa da. Enpresa industrialei zibersegurtasunaren arloan dituzten gaitasunak indartzen laguntzen diegu, eta sektoreak gure lurraldean duen garapenari laguntzen diogu.
Lagun zaitzakegun jakin nahi duzu? Hemen ikus ditzakezu eskaintzen ditugun zerbitzuak
Enpresa bat kudeatzen edo zuzentzen baduzu, haren IKT sistemen eta/edo segurtasunaren arloan lan egiten baduzu edo zure jarduera eragiketen eta ingeniaritzaren arloetan garatzen baduzu, gure zerbitzuak baliagarriak izan daitezke. Gure zerbitzuek nola lagun zaitzaketen ulertzen lagunduko dizugu, zuen egoera kontuan hartuta.

Zibersegurtasuneko laborategia
2021eko urtarrilean gure Zibersegurtasun Industrialeko Laborategi aurreratua inauguratu genuen. Laborategi hau Gipuzkoako industria-sareko profesionalen eta industria-sektoreari aplikatutako zibersegurtasuneko gaitasunen garapenean aktiboki parte hartzen ari diren agente guztien eskura dago: zentro teknologikoetako eta zibersegurtasuneko enpresetako profesionalak, eta ikastetxeetako ikasleak. Laborategiak hainbat teknologia, sistema eta osagai probatzeko aukera ematen du. Horrela, gure ezagutza eta zibersegurtasunaren arloko produktuak eta teknologiak probatzeko prest dauden industria-eremuko guztiena handitzen dugu.

Behatokia
Zibersegurtasun Industrialaren Behatokian zaindu egiten ditugu, bai gure Lurraldeari eragin diezaioketen zibersegurtasunaren arloko mehatxuak, bai Gipuzkoako enpresei arriskuei aurre egiten lagun diezaieketen irtenbideak (teknikoak edo bestelakoak).
Gaurkotasuna
ZIUReko zuzendariak zibersegurtasunari buruzko Noticias Taldearen webinarrean parte hartu du
‘Zibersegurtasuna, sarean babesteko beharra’ izenburupean, Koldo Peciñak, ZIUReko zuzendariak, Noticias Taldearen ‘Gure ekonomiaren ardatzak’ webinarrean hartu zuen parte. Jardunaldi horrekin zibersegurtasunak bakoitzak bere burua babesteko tresna gisa ekartzen dituen onurekin zerikusia duen guztia jakinarazi nahi izan zen.
Jarraitu irakurtzenZIURek Urrezko BIKAIN ziurtagiria jaso du
Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko ZIUR Zentroak Urrezko BIKAIN ziurtagiria jaso du. Eusko Jaurlaritzak ematen duen zigilu ofizial hori erakunde batek euskararen presentziari, erabilerari eta kudeaketari dagokionez erakusten duen normalizazio-maila egiaztatzen du.
Jarraitu irakurtzenZIUR fundazioak eta EHUk gela bat sortu dute Gipuzkoa zibersegurtasunean indartzeko
ZIUR fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute zibersegurtasuneko enpresa gela bat sortzeko. Horrela, ikasleei prestakuntza esparru bat eta, ondoren, lan merkaturako trantsizioa eskainiko da.
Jarraitu irakurtzenJarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu
Eremu hauetako batekoa bazara, zertan lagundu diezazukegun edo elkarlanean nola jardun dezakegun azalduko dizugu.
- Enpresa industrialak
- Prestakuntza Zentroak, Unibertsitateak eta Zentro Teknologikoak
- Garapen agentziak, enpresa agentziak eta klusterrak
- Zibersegurtasunaren sektoreko enpresak eta eragileak