Behatokiaren emaitzak dibulgatzea

ZIURek zibersegurtasuna dibulgatzeko zerbitzuak eskaintzen dizkie Gipuzkoako enpresa industrialei.

Emaitzen dibulgazioa hainbat baliabidetan multzokatzen da, eta enpresek baliabide horietarako sarbidea dute.

Baliabideak honako hauek dira:

Industriako mehatxuen sei hilez behingo txostena

Helburuak:

  • Gipuzkoako industriari eragin diezaioketen mehatxuen testuinguruaren ikuspegi bat ematea, bai eta bilakaerarena eta aldaerena ere.
  • Aipatutako mehatxuen ondoriozko arriskuak ulertzea.
  • Arrisku horiek murrizteko har daitezkeen neurriak ezagutzea, mehatxu horiek arintzeko edo antzemateko neurri gisa.
  • Industriaren arloan mehatxuak prebenitu, antzeman eta horiei erantzuteko teknika edo gaitasunen deskribapena.

Behatokiko inkesten emaitzen txostena

Segurtasun industrialari dagokionez, zer ezaugarri, gaitasun eta heldutasun maila dituen jakitearren, informazio hori aprobetxatu nahi da onuradunei sektorearen testuinguru zabala eskaintzeko.

Helburuak:

  • Zibersegurtasunaren egoera eta Gipuzkoako sektore industrialean izan duen bilakaera ezagutzera ematea.

Zibersegurtasuna dibulgatzeko baliabideen katalogoa

Baliabidea Harremanetarako
Industriako mehatxuen sei hilez behingo txostena Interesatzen zait
Mehatxuen eragileen eta TTPen txostena Iteresatzen zait
Mehatxuen adimenaren feedak Behatokiaren aldian behingo ekitaldiak (2020) Iteresatzen zait
Behatokiko inkesten emaitzak Iteresatzen zait

Hitz egingo al dugu?

ZIUReko taldea hurbilekoa da, elkarlanean trebea. Behatokiaren bidez zibersegurtasunarekin laguntzekoeskaintzen dugun zerbitzua ezagutu nahi baduzue, jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu