Zibersegurtasunari buruzko txostenak eta azterlanak

ZIUR Fundazioan zibersegurtasuna zabaltzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Gipuzkoako industria-sektorearentzat. Egindako analisien eta azterketen emaitzak txosten hauetan jaso ditugu. Txosten horiek zure eskura jarri ditugu. Deskargatu eta urrats sendoak egin zure enpresako zibersegurtasuna kontrolatzeko.

Ziberinteligentzia txostena: Industria sektorea 1Q 2023

Ziberinteligentzia txostena: Industria sektorea 1Q 2023

2023/03/ 22

Txosten honen helburua da industria-sektoreko erakundeei laguntzea prebentzio-neurri egokiak hartzen edo jarduera-protokolo egokiak prestatzen, baldin eta zibereraso baten eragina jasango balute arintze- edo euste-lanak egitea eskatzen badute.

Txostena ikusi
 Deception proiektuari buruzko txostena

Deception: Azken txostena

2023/02/ 23

Deception proiektuari buruzko txosten honetan, ZIURek aurkarien motibazioak, taktikak, teknikak eta prozedurak (TTPak) ulertzen laguntzeko sortu zen Deception (engainua) teknologiarekin gauzatutako azterlan horretan bildutako datuak erakusten ditu. Ateratako ondorioen bidez, ZIURek gomendio batzuk zerrendatzen ditu, enpresei etorkizuneko erasoetarako prestatuago egoten laguntzeko.

Txostena ikusi
2023ko prospektiben txostena

2023ko prospektiben txostena

2023/01/ 30

Txosten honek 2023rako prospekzio bat eskaintzen du. Prospekzio horretan zehazten da zein izango diren Gipuzkoako industria-sektoreko enpresek izango dituzten erasorik ohikoenak eta zein prozesutara bideratuko diren eraso horiek, bai eta industria-erakundeek urtean zehar kontuan hartu beharreko segurtasun-neurriak ere, egoera berrietara egokitzeko.

Txostena ikusi
Joeren txostena - Gero eta arrisku handiagoa duen industria-sektorea

Joeren txostena - Gero eta arrisku handiagoa duen industria-sektorea

2022/12/ 19

Txosten honek 2022ko laburpena egiten du Gipuzkoako industria-enpresen bilakaera teknologikoari, zibersegurtasunari dagokionez antzemandako beharrei eta arlo horretan urtean zehar hartu zituzten konponbideei dagokienez, bai eta joera globalei dagokienez ere, zibersegurtasuneko etorkizuneko araudiei, segurtasun informatikoko ikuspegi edo filosofia berriei eta hirugarrenekiko eta hornitzaileekiko harremanetan segurtasunari buruzko kontzientziazioa handitzeari dagokienez (hornidura-katea).

Txostena ikusi
Txosten honen helburua da aztertzea ea zibersegurtasunaren arloko ikuspegi tradizionalista baliagarria den mehatxu modernoenen eta egungoenen aurrean, betiere industria-ingurunea (OT/ICS) segurtatzeko garaian. 

Industria-sektorearen ziberinteligentzia txostena - 2022ko urria

2022/11/ 28

Txosten honen helburua da aztertzea ea zibersegurtasunaren arloko ikuspegi tradizionalista baliagarria den mehatxu modernoenen eta egungoenen aurrean, betiere industria-ingurunea (OT/ICS) segurtatzeko garaian.

Txostena ikusi

SOC OT Industria eremuetan txostena

2022/09/ 30

SOC-OT kontzeptua oso zabalduta ez dagoen arren, OT inguruneetan monitorizazio-teknologia berriei esker mehatxuak gero eta gehiago detektatzeak, SOC sortu eta inplementatzeko beharra sortzen ari da OT inguruneetan. SOC-OT bat, SOC (Security Operation Center) edo SOC-IT baten kontzeptu bera da, hau da, gorabeherei erantzuteko zentro bat, baina industria-mundura bideratua. Hala ere, industria-munduan oinarritutako SOC bat sortzeak, paradigma-aldaketa eragiten du SOC-IT baten aurrean, eta erronka berriak nabarmentzen ditu. SOC-OT bat sortzea edo ezartzea pentsatzen ari bazara, txosten honen bidez SOC-OT bat zertan datzan jakin ahal izango duzu, baita erakunde batek SOC-OT baten zerbitzuak eta jarduerak hedatzeko jarraitu behar dituen urratsak ere.

Txostena ikusi
— 6 Elementu orri bakoitzeko
1 - 6 erakusten 19 emaitzetatik.

Hitz egingo al dugu?

ZIUReko lantaldea gertukoa da, elkarlanerako prest dago. Behatokiaren bidez eskaintzen dugun zibersegurtasunerako laguntza zerbitzua ezagutu nahi baduzue,jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.