Industria-produktuak CRA legera egokitzeko azelerazio-proiektua

ZIUR, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentro Aurreratuak, zibersegurtasunaren arloan Gipuzkoako enpresek dituzten lege- eta araudi-betebeharrei eta betebehar horien  heldutasun-mailari buruzko informazioa jaso ondoren, industria-produktuen zibersegurtasuna araudi horietara egokitzeko behin betiko bultzada emango dion proiektu bat garatzeko beharra ikusi du. Lurraldeko enpresa industrialen zibersegurtasuneko gaitasunak indartzea eta garatzea helburu duen zentroak, aurretik gauzatu dituen beste hainbat proiektu garatuta iritsi da ondorio horretara.

ZIUR Fundazioak bultzatutako azelerazio programa doako aholkularitza eta diagnostiko zerbitzu bat da, Gipuzkoako ETEei irekia, beren produktuei eta konektatutako gailuei Europako nahiz nazioarteko merkatuan lehiakorrak izateko aplikatuko zaizkien arau betekizunak aldez aurretik ezagutu eta hauteman ahal izan ditzaten, eta beren produktuak ziurtatzeko prozesuari beren kabuz ekiteko nahikoa informazio izan dezaten.
 
Azelerazio programan parte hartzen duten enpresei betekizun hauek aplikatuko zaizkie:

  1. Industria sektoreko enpresa txiki edo ertainak (ETEak) izan beharko dute, eta egoitza fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan izan beharko dute.
  2. 2024/2847 (EB) CRA Erregelamendua, UNECE 155 edo MDR aplikatzen zaien produktuen enpresa guztiek parte hartu ahal izango dute, programaren aurrekontua amaitu arte.
  3. Enpresa bakoitzak konektatutako produktu edo gailu bakarra baloratuko da.

Bete formulario hau azelerazio-programan parte hartzeko. ZIUReko teknikariak zurekin harremanetan jarriko dira.

Formulario Proyecto Evaluación de Producto Industrial