
ZIURek, araudi berriek industria-sektorean duten eraginari buruz eztabaidatu du
ZIUReko zuzendari Koldo Pecinak araudi berriek industria-sektorean edukiko duten eraginaren inguruan S21 enpresak maiatzaren 30ean Bilbon antolatutako NextSecure OT konferentzian parte hartu zuen.
Jarraitu irakurtzen
Gipuzkoako Foru Aldundiak zibersegurtasunerako laguntza berritzailea kaleratu du
Gipuzkoako Foru Aldundiak zibersegurtasuneren alorrean laguntza-lerro berri bat abiarazi du. Laguntza honen helburua balio-kateetan integratu ahal izateko empresa bati informazioaren kudeaketan eska dakizkioken arau edo ziurtagiriak egokitzen edo/eta ezartzen laguntzea da.
Jarraitu irakurtzen
ZIUR, 2023ko ECTA konferentzian
ZIURek maiatzaren 26an AFM Clusterrak, ECTA Gorteko Erreminten Europako Elkartearekin lankidetzan, ECTA ebaketa-erreminten Europako konferentzian parte hartu zuen. Jardunaldiak industria-sektoreko berrikuntza, ekintzailetza eta ikerketa eduki zituen mintzagai.
Jarraitu irakurtzenZIURek bere segurtasuna kudeatzen laguntzen die Urola Erdiko enpresei
ZIURek, Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen eta berrikuntzarako agentziarekin batera, zibersegurtasun saio bat eman zuen maiatzaren 12an Azpeitiko Basazabal Jauregian eskualdeko enpresetako IT arduradunei zuzenduta.
Jarraitu irakurtzen
ZIURek Berrikuntzaren Erosketa Publikoari buruzko webinar bat antolatu du
ZIURek prestakuntza-mintegi bat egin zuen maiatzaren 8an SILOrekin (Science & Innovation Link Office) batera. Bertaratutako enpresek, finantzaketa-eredu berrietan aditua den aholkularitza-enpresaren eskutik, Berrikuntzako Erosketa Publikoa (IPZ) finantzatzeko tresna berria ezagutu ahal izan zuten.
Jarraitu irakurtzenZIURek segurtasun-araudietako azken berrikuntzak azaldu ditu
ZIURek Cibcom Technologies, Siemens eta Elektra Taldeak antolatutako zibersegurtasuneko saio tekniko batean parte hartu zuen maiatzaren 4ean. Bertan, Gipuzkoako industriari eragiten dioten araudien eta estandarren azken berritasunak azaldu zituen eta, era berean, zibersegurtasun-mailari dagokionez lurraldeko enpresen egoeraren berri eman zuen ere.
Jarraitu irakurtzen
ZIUR, QA&TEST Safety and Cybersecurity konferentzian
ZIURek topaketa tekniko batean parte hartu zuen apirilaren 27an, zibersegurtasuneko eskakizun eta araudi berriak industria-sektorera hurbiltzeko. Jardunaldian ZIUReko zuzendari tekniko María Penillak parte hartu zuen, baita sektoreko aditu, zentro teknologiko eta enpresek ere.
Jarraitu irakurtzen
ZIURek EU Cyber Resilience Act araudiaren garrantzia aztertu du
ZIURek Europako EU Cyber Resilience Act araudiaren proposamenaren inguruan txosten bat argitaratu du, Europar Batasuneko Ziberresilientzia Legearen inguruan alegia. Araudi honen helburua kontsumitzaileak, partikularrak zein enpresak, produktu digital ez-seguruen aurrean babestea da.
Jarraitu irakurtzen
ZIURek praktika egokien dekalogoa eskaini die Urola Kostako ETEei
ZIUR elkarteak webinar bat egin zuen Urola Kostako Mankomunitatearekin batera apirilaren 19an. Bertan, empresa baten barne-prozesuei eta barne-politikei aplikagarria zaien zibersegurtasuneko praktika egokien dekagologa partekatu zuen eskualdeko ETEekin.
Jarraitu irakurtzen