Zibersegurtasuneko prestakuntza Urola Garaiko ETEentzat
ZIURek, UGGASA-rekin batera, ETEentzako Zibersegurtasuneko Jardunbide Egokien Dekalogoa ospatu du gaur goizean Urretxun. Lantegia ETE industrialei zuzenduta dago, eta eskualdeko hamar bat adituk hartu dute parte. Enpresa horien aktibo digitalak babesteko berariaz diseinatutako aholku praktikoak jaso dituzte.
Jarraitu irakurtzenZIUR HPE GreenLake Day 2024an Bilbon
ZIURek HPE GreenLake Day 2024 Bilbon parte hartu du gaur goizean, Hewlett Packard Enterprise erakundeak zibersegurtasunari, sareei, edge adimendunari, hodei hibridoari eta adimen artifizialari buruzko berrikuntza teknologikoei buruz antolatutako jardunaldian.
Jarraitu irakurtzenZIURek zibersegurtasuneko ikasleak hasi ditu analisi forentsean
Joan den apirilaren 15ean, ZIURek zibersegurtasun industrialeko prestakuntza-saio bat eman zien Easo Politeknikoa LHko zentroko Zibersegurtasun espezialitateko ikasleei, Kontrol Industrialeko Sistemetan analisi forentsean hasteko eta, aldi berean, robotika eta zibersegurtasun industriala ezagutzen duten profila bilatzen duten enpresen eskariei aurre egiteko beharrezko prestakuntza eskaintzeko.
Jarraitu irakurtzenZIURek aktiboak kudeatzeko eta babesteko tresnak aurkeztu dizkie ITko arduradunei
ZIURek, Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen agentziarekin batera, "Gure aktiboen kudeaketa eta babesa: dauden tresnak eta teknologiak" izeneko lan saioa egin zuen martxoaren 21ean Azpeitiko Basazabal Jauregian.
Jarraitu irakurtzenZibersegurtasuna automobilgintzaren sektorean: nola saihestu 30.000 eurorainoko isunak
ZIURek, Euskadin 20.000 milioi euro baino gehiago fakturatzen dituzten eta maila globalean 120.000 pertsona baino gehiagori lana ematen dieten 300 enpresak osatzen duten industria-sektore horrek bete behar duen UNECE/R155 araudiari buruzko txostena argitaratu du.
Jarraitu irakurtzenZIURek eta Goierri Valley-k zibersegurtasuna hurbildu diete eskualdeko enpresei
ZIURek eta Goierri Valley-k lankidetza hitzarmena sinatu dute Ordizian, zibersegurtasuna Gipuzkoako eskualde horretako enpresei hurbiltzeko. ZIUReak prestakuntza-ekintzak egin eta elkarte horretako kide diren erakundeak alor horren garrantziaz sentsibilizatuko ditu.
Jarraitu irakurtzenZIURek Madrilgo RootedCON kongresuan parte hartu du
ZIURek RootedCON Madrid teknologia eta segurtasun informatikoari buruzko kongresuaren XIV. edizioan parte hartu zuen. Bertan, 6.000 profesional baino gehiago bertaratu ziren, zibersegurtasunaren arloko ahultasun, eraso eta joera nagusiei buruzko ezagutza partekatzeko.
Jarraitu irakurtzenZIURek, zibersegurtasunaren ziurtapenari buruz eztabaidatu du
ZIURek, Ingeniariak eta Acelera Pyme elkarteek Donostian antolatutako 'Zibersegurtasun ziurtagiria' jardunaldian parte hartu zuen martxoaren 6an. Topaketak, enpresek aurten eta datorren urtean aplikatu beharko dituzten Europatik datozen araudi berrien erronkak eta aukerak planteatu ditu.
Jarraitu irakurtzenKonputazio kuantikoaren ondorioz eraso patroi eraginkorragoak daudela ohartarazi du ZIURek
ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, Konputazio kuantikoa industria-inguruneetan izeneko txosten berria argitaratu du. Bertan ohartarazi duenez, teknologia hori oraindik hasierako fasean dagoen arren, zibersegurtasunaren arloan erabilera-kasu berriak identifikatu dira, hala nola eraso-patroi eraginkorragoak edo zifratze-algoritmo sendoagoak.
Jarraitu irakurtzen