Zibersegurtasunaren arloko jardunbide egokien dekalogoa enpresa industrial txikiagoetan

2022 / 11 / 10

Zibersegurtasunaren arloko jardunbide egokien dekalogoa enpresa industrial txikiagoetan

Iraurgi Berritzen elkartearekin elkarlanean, hitzaldi bat antolatuko dugu negozio txikiekin zibersegurtasuneko hainbat gomendio partekatzeko.

Nori zuzenduta

Gaian interesa duten eskualdeko enpresa txikietako ordezkariak: gerenteak eta administrazio-arduradunak.

Helburuak

  • Enpresa txikiei oinarrizko gomendio batzuk aurkeztea.
  • Inbertsioak egiterakoan kontuan hartu beharreko funtsezko kontzeptuak azaltzea.
  • Parte hartzen duten enpresen artean esperientziak partekatzea.

Programa

  • 9:00: Ongietorria partehartzaileei, Iraurgi Berritzen-ren eskutik.
  • 9:05: "Enpresan txikietan zibersegurtasuna bermatzeko praktika onen dekalogoa, ZIURko Maria Penilla eta Iker Izaguirreren eskutik.
    1. Gipuzkoako industria-inguruneko mehatxuen egungo programa. Iritsi al dira hackerrak gure enpresetara? Zer neurri hartzen ari dira gure moduko enpresak?
    2. Epe laburrean, IT sailik ez duten industria enpresa txikiei hartu beharreko oinarrizko hainbat neurri aurkeztea, gure ETEen zibersegurtasun heldutasuna hobetzeko.
    3. Eztabaida irekia eta esperientzia-trukea.
  • 11:25: Jardunaldiaren itxiera, Iraurgi Berritzen-ren eskutik.

Datuak

  • Noiz: 2022/11/10
  • Ordua: 9:00tik 11:30ra.
  • Non: Basazabal Jauregia (Enparan kalean, 18, 3. solairuan, Azpeitia).
  • Izena eman: beharreko izena ematea formulario honen bidez: https://labur.eus/2TNpo