Zibersegurtasun-tailerra ingurune robotikoetan

2022 / 11 / 23

Zibersegurtasun-tailerra ingurune robotikoetan

ZIUR Fundazioak Gipuzkoako enpresek ICS inguruneetan (Industria Kontroleko Sistemak) zibersegurtasuna lantzeko moduari buruz sakontzeko beharra identifikatu du.

Helburu hori lortze aldera, lan jardunaldi praktiko bat diseinatu da, non mehatxu-eragile batek automatizazio ingurune bati zuzendutako eraso bat simulatuko den.

Horri esker, detekziomekanismoak eta aplikatu beharreko kontraneurriak zehatz-mehatz aztertu ahal izango dira, eta, horrela, lurraldeko industria-enpresek beren robotizazio inguruneetan dituzten erantzun gaitasunak maximizatzen lagundu ahal izango da:

  • Robotika inguruneetako zibersegurtasunari buruzko egungo egoera azaltzea.
  • Robotizazio inguruneetarako sare arkitekturak definitzeko jardunbide egokiak frogatzea.
  • Robotizazio ingurune baten aurkako eraso mota bat simulatzea eta babes estraregiak azaltzea.

Agenda

  • 9:00: Akreditazioa eta konexioa.
  • 9:05: Tailerraren aurkezpena, María Penillaren eskutik (ZIUR, Gipuzkoako zibersegurtasun industrialeko zentroa).
  • 9:15: ZIUR-en laborategiko robotikako moduluaren aurkezpena, María Penillaren eskutik (ZIUR, Gipuzkoako zibersegurtasun industrialeko zentroa).
  • 9:30: Zibersegurtasuna robotikan, egungo egoera, Endika Gil-ren eskutik (Alias Robotics-en CEOa):
    • Egungo industria.
    • Robotak, sistema zaurgarriak.
    • Defentsarako metodologia,ikusgarritasuna, analisia eta ekintza.
    • Araudia.
  • 10:00: Segurtasun robotikoko ekintzak, Unai Ayucarren eskutik (Alias Robotics-en CTOa):
    • Desiratzen den sare egitura.
    • Erasotzaile baten pentsamoldea.
    • Eraso/sekurizazio prozesua.
    • Eraso erakustaldia.
    • Endpoint robotikoen babesa.
    • Babes erakustaldia, ezarritako egituraren arabera.
  • 12:00: Galde-eskeak.

Datuak

  • Noiz: 2022/11/23
  • Non: ZIURen egoitzan.
  • Formatua: parte-hartzaile bakoitzak aukeratuta:
    • Aurrez aurrekoa: ZIUR (gehienez 15 lagun).
    • Online: GotoWebinar plataforma (edo CISCO Webex).
  • Izena eman: bidali mezu bat hurrengo helbide elektronikora, asistentzia baieztatzeko: ziur@ziur.eus