Safety inguruneetako zibersegurtasun tailerra

2023 / 03 / 27

Safety inguruneetako zibersegurtasun tailerra

ZIURek Gipuzkoako enpresek Safety inguruneetako zibersegurtasuna nola jorratu sakontzeko duten beharra identifikatu du, industria-prozesuetan duten kritikotasuna dela eta.

Helburu hori lortzeko, lan praktikoko jardunaldi bat diseinatu da. Bertan, mehatxu errealistako eragile bat simulatuko da, zibereraso baten ondorioz Safety inguruneren elementuei eta osagaiei eragin diezaieketen abusu-kasuak erabiliz eraso bat egiteko.

Horri esker, detekzio-mekanismoak eta aplikatu beharreko kontraneurriak xehetasunez aztertu ahal izango dira, eta, horrela, lurraldeko industria-enpresen erantzun-gaitasunak maximizatzen lagundu ahal izango da.

Helburuak

  • Safety inguruneari zuzendutako eraso baten fase guztiak zuzenean simulatzea.
  • Abusu kasuak aztertzea:
    • DoS Wifi.
    • Safety-ren logika maltzurki eraldatzea.
  • Beste abusu kasu batzuen planteamendua.

Programa

  • 9:00: akreditazioa eta konexioa.
  • 9:05: tailerraren aurkezpena, ZIUReko María Penillaren eskutik.
  • 9:10: Mehatxuak Kontrol Industrialeko Sistemetan (ICS). Safety (prestaketa eta gauzatzea), detekzioa eta kontraneurriak, ITS Security konpainiako (AYESA) Josu Barrientos eta Lander Irazustaren eskutik, Eraso Segurtasuneko burua, eta CERT/SOC eta Blue Team arduraduna, hurrenez hurren.
  • 12:15: eskaera eta galderak.

​​​​​​Garapena

  • Noiz: 2023/3/27
  • Ordua: 9:00
  • Formatoa: mistoa: aurrez aurrekoa, ZIURen instalazioetan, eta online (GotoWebinar plataforma erabiliz).
  • Izena eman email bat bidaliz hona: ziur@ziur.eus