2023 / 05 / 04
Jardunaldi teknikoa: ikasi zure enpresaren zibersegurtasuna hobetzen eta kudeatzen
Maiatzaren 4an, Cibcom Tech, Elektra Taldea eta Siemens antolatutako zibersegurtasun jardunaldi batean parte hartuko dugu. Bertan, Gipuzkoako enpresen egungo zibersegurtasun egoera aurkeztuko dugu eta Gipuzkoako industriari eragiten dioten araudi eta estandarrei buruz hitz egingo dugu, besteak beste.
Norentzat
Industria-planta seguruago, eraginkorrago eta errentagarriago egin nahi dutenentzat.
Programa
- 9:00: Cibcom Technologies enpresari buruzko aurkezpena eta gaur egungo segurtasun-dirulaguntzen erakusketa, Cibcom Technologies eta ZIUR erakundeen eskutik.
- 9:15: Industria sektorearen eta zibersegurtasun industrialeko estandar berrien egungo egoera, ZIURen eskutik.
- 9:45: Ziber-industria digitalaren eskakizunak eta soluzioak (segmentazioa, gailuen kudeaketa eta OT zerbitzuak), Cibcom Technologies enpresaren eskutik.
- 10:30: Kafea hartzeko etenaldia.
- 11:00: Urrutiko sarbide seguruak SINEMA RC-rekin, Siemens enpresaren eskutik.
- 11:30: Bertsioak eta backup-ak PLUS4DATAren eguide4DATArekin, Cibcom Technologies-ren eskutik.
- 12:00: IT/OT konbergentzia. IIoT industria digitalean (datuak biltzea, datuak batzea eta informazioa sortzea EDGEn, eta informazioa bistaratzea eta aztertzea BI tresnekin), Elektra Taldearen eskutik.
- 12:45: Itxiera, Cibcom Technologies eta ZIUR erakundeen eskutik.
Hizlaria
María Penilla
Garapena
- Noiz: 2023/5/4
- Non: Orona Ideo entzunaretoa (Hernani)
- Ordua: 9:00tik 13:00ra
- Izena eman formulario hau betez: www.cibcomtech.com/zibersegurtasuna