Industria-enpresetako zibersegurtasunaren arloko praktika egokien dekalogoa
Apirilaren 19an webinar bat emango diegu Urola Kostako industria-enpresa txikiei. Bertan, enpresaren barne-prozesu eta politikei aplika dakiekeen segurtasun-jardunbide egokien dekalogo bat partekatuko dugu.
Jardunaldiaren helburu nagusia eskualdeko enpresei zibersegurtasunaren arloan aurrera egiten laguntzea da, eta, zehatzago esanda, enpresa txikiei laguntzea barne-zibersegurtasuneko estrategiak eta ekimenak definitzen, ebaluatzen eta hobetzen.
Besteak beste, enpresaren aktibo fisiko kritikoak nola identifikatu eta babestu, segurtasun-kopiak modu egokian nola egin eta kudeatu, prebentzio- eta babes-tresnak nola kudeatu (hala nola biruskontrakoak eta firewall-ak), sareen segmentazioaren onurak (IT/OT), pasahitzen politika edo zibersegurtasunari buruzko prestakuntza enpresaren barruan. Horrekin batera, krisialdiak behar bezala kudeatzeko oinarrizko jarraibide batzuk ere azalduko ditugu.
Hizlaria
María Penilla
Garapena
- Noiz: 2023/4/19
- Ordua: 9:30-11:00
- Formatua: online
- Izen ematea: ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, hurrengo formularioan: https://www.urolakosta.eus/izen-ematea-ziberintzidentea