Industria-enpresetako zibersegurtasunaren arloko praktika egokien dekalogoa

2023 / 04 / 19

Industria-enpresetako zibersegurtasunaren arloko praktika egokien dekalogoa

Apirilaren 19an webinar bat emango dugu, zibergertakari bati nola erantzun jakiteko. Urola Kostako Mankomunitatearekin batera antolatutako jardunaldia eskualdeko enpresa txikiei zuzenduta dago eta % 100 finantzatuta dago.

Jardunaldiaren helburu nagusia da eskualdeko enpresei laguntzea zibersegurtasunaren arloan aurrera egiten, eta, zehatzago esanda, enpresa txikiei laguntzea barne-zibersegurtasuneko estrategiak eta ekimenak definitzen, ebaluatzen eta hobetzen.

Besteak beste, Gipuzkoako industria-inguruneko mehatxuen egungo egoerari buruz hitz egingo dugu, enpresa bakoitza hackerren aurrean hartzen ari den neurriak aztertzeko. Horrekin batera, ETEen zibersegurtasunaren heldutasuna hobetzeko epe laburrean IT sailik izan gabe hartu beharreko oinarrizko neurriak azalduko ditugu, eta, azkenik, jardunaldia amaitzeko, eztabaida irekia eta esperientzia-trukea egingo dira.

Garapena