Krisiaren kudeaketa: nola jokatu zibersegurtasuneko gorabehera baten aurrean?
Martxoaren 22an webinar bat emango dugu, zibergertakari bati nola erantzun jakiteko. Urola Kostako Mankomunitatearekin batera antolatutako jardunaldia eskualdeko enpresei zuzenduta dago eta % 100 finantzatuta dago.
Jardunaldiaren helburu nagusia eskualdeko enpresei zibersegurtasunaren arloan aurrera egiten laguntzea eta parte-hartzaileei segurtasun hori bermatzeko jarraibideak ezagutaraztea da, eta zibersegurtasuneko intzidente baten aurrean hartu beharreko jokabide egokietan oinarrituko da.
Ildo horretan, ziberintzidenteari aurre egiteko estrategia egokienak, eta ziberkrisi bati aurre egiteko jarraibide gomendagarrienak azalduko zaizkie parte-hartzaileei, baita enpresetan barne-protokoloa definitzeko lehen urratsak eta ziberintzidenteen simulazioak egitearen garrantzia ere.
Amaitzeko, hitz egindakoaren eztabaida eta esperientzien trukea egiteko aukera izango dute.
Garapena
- Noiz: 2023/3/22
- Ordua: 9:30-11:00
- Formatua: online
- Izen ematea: ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, hurrengo formularioan: https://www.urolakosta.eus/inscripcion-ciberincidente