Cloud kudeaketa eta autentifikazio-faktore bikoitza, zibersegurtasunari dagokionez

2022 / 11 / 22

Cloud kudeaketa eta autentifikazio-faktore bikoitza, zibersegurtasunari dagokionez

Iraurgi Berritzen elkartearekin batera jardunaldi bat antolatuko dugu, hodeian informazioa behar bezala kudeatzeko oinarriak eta zibersegurtasunari dagokionez autentifikazio-faktore bikoitza erabiltzearen garrantzia ezagutarazteko.

Nori zuzenduta

Eskualdeko enpresetako IT arduradunak.

Helburuak

  • Cloud kudeaketak zibersegurtasunari dagokionez eskaintzen dituen abantailak/desabantailak aurkeztea.
  • Autentifikazio-faktore bikoitzaren abantailak eta soluzio posibleak azaltzea.
  • Parte hartzen duten enpresen artean esperientziak partekatzea.

Programa

  • 9:00 - 9:05: Ongietorria partehartzaileei, Iraurgi Berritzen-ren eskutik.
  • 9:05 - 9:45: Nola hasi nire cloud estrategia definitzen?, ZIUReko Iker Izaguirreren eskutik:
    • Cloud tresnetan enpresaren estrategia definitzeko oinarrizko jarraibideak azaltzea
  • 9:45 - 10:25: Zibersegurtasunari buruzko gogoetak eta Cloud baliabideak kudeatzeko gomendio praktikoak, ZIUReko Iker Izaguirreren eskutik.:
    • Erabiltzaileen sarbidearen kontrola, datuen babesa, aplikazioak, dauden zerbitzuak, etab.
  • 10:25 - 10:55: Eztabaida eta esperientzien elkartrukea, ZIUReko Iker Izaguirreren eskutik.
  • 10:55 - 11:00: Jardunaldiaren itxiera, Iraurgi Berritzen-ren eskutik.

Datuak