Atzealdea ZIURek spear phishing-aren arriskuak erakutsi dizkio Paperaren Klusterrari

ZIURek spear phishing-aren arriskuak erakutsi dizkio Paperaren Klusterrari
Praktika horren bitartez, erasotzaileak mezu elektroniko baten bidez biktimaren isilpeko informazioa lortzen saiatzen dira
ZIURek spear phishing delakoari buruzko prestakuntza eskaini du maiatzaren 29an. Phishing modalitate horretan, mezu elektroniko baten bidez, erasotzaileak biktimaren informazio konfidentziala lortzen saiatzen dira. Online ikastaro hau Paperaren Klusterreko enpresei zuzenduta zegoen, bereziki gerenteei, kudeaketa- eta informatika-sistemen arduradunei, segurtasun informatikoaren arduradunei eta produkzioko zuzendari eta teknikariei.
Iñaki Torrecilla eta Markel Gomez ZIUReko bi kidek eman dute prestakuntza. Phishing-aren egungo arriskuak erakutsi eta mota horretako gertakariei aurre egiteko tipologia, eraso-estrategiak eta barne-estrategiak azaldu dituzte. Era berean, zibereraso bat eraginkortasunez kudeatzeko eta barne erantzun-protokolo bat definitzeko gomendioak eman dituzte.
Izan ere, ziurtatu dutenez, eraso modalitate horren bidez, ziberkriminalek emailaren hartzailearen konfiantza lortzen saiatzen dira, engainuaren eta manipulazioaren bidez. "Pertsona, enpresa edo konfiantzazko zerbitzuen itxura hartzen dute, eta gure datuak eta/edo segurtasuna arriskuan jartzen dituzten ekintzak egiten saiatzen dira", ohartarazi dute.
ZIUReko bi adituek ohartarazi dute spear phishing delakoa dela arrisku handia ekar dezakeen erakundeek jasaten duten eraso ohikoenetako bat. Zentzu horretan, erakundeentzat eta industriarentzat krisi mota horri heldu, aurrea hartzen saiatu eta zibersegurtasuna bermatzeko egin behar diren zereginak ezagutzea funtsezkoa da.