Atzealdea ZIURek phishing-ari buruzko aholkularitza pertsonalizatua eskaini die Beterri-Buruntzako enpresei

ZIURek 'phishing'-ari buruzko aholkularitza pertsonalizatua eskaini die Beterri-Buruntzako enpresei
Otsailean egindako webinar arrakastatsuaren ondoren, Fundazioak bigarren saio presentzial bat antolatu du Hernanin
ZIUR, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, Beterri Buruntzako Mankomunitatearekin batera, eskualdeko enpresak 'phishing'-ak dituen arriskuez kontzientziatzeko helburuarekin eta zibersegurtasun industrialeko protokolo bat prebentzio-neurri gisa definitzeko aholkuak emateko asmoz, tailer bat eman zuen maiatzaren 22an
'Spear phishing'-a posta elektronikoaren bidaltzaileak erakunde legitimo baten izena edukitzearen itxurak egiten duen 'phishing' mota bat da. Delitugileek biktimaren isilpeko informazioa lortzeko helburuarekin egiten dituzten ingeniaritza sozialeko eraso hauek ohikoenetakoak dira enpresetan.
ZIUReko ICS Security Architect Iñaki Torrecillak, eta Fundazioko zibersegurtasun industrialeko analista Markel Gómezek, tailer bat eman zieten eskualdeko 4 enpresari, eta haiekin oinarrizko kontzeptuak eta benetako adibideak partekatu zituzten. Era berean, prebentzio-estrategiak aurkezteko asmoz, zibersegurtasuneko protokolo bat definitzeko aholkularitza eskaini zuten.
Tailer hau 2025ean egingo den prestakuntza ziklo baten bigarrena da. Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko asmoz, bi erakundeek urte hasieran sinatutako lankidetzaren emaitza da,
Tailerra ‘Beterri-Buruntza Digitala’ programaren barruan kokatzen da. Eskualdeko udalerrietan ETEen eraldaketa digitala bizkortzeko berariaz diseinatuta dagoen programa da eta Beterri-Buruntzako Mankomunitatearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da.