Atzealdea ZIURek SEIM informatika ikasketa-zentroko hamar bat ikasle prestatu ditu ziberintzidenteen kudeaketan

2025 / 04 / 08
Donostiako SEIM Informatika Zentroko IT zibersegurtasun masterreko ikasleek ZIURen instalazioak bisitatu zituzten apirilaren 7an, zibersegurtasun industrialari buruzko saio teoriko-praktiko batean parte hartzeko helburuarekin

ZIURek SEIM informatika ikasketa-zentroko hamar bat ikasle prestatu ditu ziberintzidenteen kudeaketan

Donostiako SEIM Informatika Zentroko IT zibersegurtasun masterreko ikasleek ZIURen instalazioak bisitatu zituzten apirilaren 7an, zibersegurtasun industrialari buruzko saio teoriko-praktiko batean parte hartzeko helburuarekin. Ikasleek bertatik bertara ikasi ahal izan zituzten Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroaren jarduera eta ingurune industrialetako ziberintzidenteen kudeaketaren oinarri nagusiak.

Helburu horrekin, ZIUReko ICS Security Architect Iñaki Torrecillak, eta zibersegurtasuneko analista Markel Gómezek, ‘Kaspersky Interactive Protection Simulation (KIPS)’ mahai-jokoaren bitartez, industria-ingurune batean ziberintzidenteen kudeaketari buruz eskuratutako oinarriak praktikan jartzera zuzendutako hainbat dinamikatan parte hartzera gonbidatu zituzten ikasleak. 

Saioan zehar, zibersegurtasuneko gertaerei erantzuten ikasi ahal izan zuten, neurri proaktiboak eta erreaktiboak hautatuz, hala nola, segurtasun-auditoria bat egitea edo endpointak babesteko soluzioak eskuratzea, besteak beste.

Saio horiekin, ZIURen helburua, ikasleei zibersegurtasunaren ikuspegi zabalagoa eskainiz eta lurraldeko industria-enpresek arlo horretan duten errealitatea partekatuz, zibersegurtasunaren arloan talentu profesionala garatzen laguntzea da. Hainbat hezkuntza-eragilek parte hartzen du ZIUR-en prestakuntza-ekintza hauetan. Esate baterako, saio honen protagonista den SEIM LHko zentroa, bai eta Mondragon Unibertsitatea, Zubiri Manteo, Easo Politeknikoa, Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala, Armeria Eskola, Izarraitz LH eta EHU.

Azken horri dagokionez, aipatzekoa da EHUrekin eta ZIUR Zibersegurtasuneko Enpresa Gelakekin zibersegurtasuneko zentroak 2022an sortu eta indarrean duen hitzarmena. Ikasgela honen helburua berrikuntzaren, ezagutzaren sorreraren eta eraldaketaren bidez, bai eta sareko lanaren eta proiektuen sustapenaren eta kudeaketaren bidez ere, euskal unibertsitate publikoko irakasleen, ikertzaileen eta ikasleen gaitasunen garapena hobetzea da.