Atzealdea ZIURek EASO Politeknikoko zibersegurtasun industrialeko ikasleak prestatu ditu

2024 / 11 / 11
ZIURek bere egoitzan duen proben laborategian zibersegurtasun aplikatuari buruzko tailer espezifiko bat egiteko helburuz EASO Politeknikoa zentroko Operazio Teknologien inguruneetan Zibersegurtasunean espezializatzeko heziketa-zikloko ikasleak hartu ditu.

ZIURek EASO Politeknikoko zibersegurtasun industrialeko ikasleak prestatu ditu

Hamar bat ikaslek zibersegurtasun industrialeko probak egin dituzte ingurune kontrolatuetan

ZIURek bere egoitzan duen proben laborategian zibersegurtasun aplikatuari buruzko tailer espezifiko bat egiteko helburuz EASO Politeknikoa zentroko Operazio Teknologien inguruneetan Zibersegurtasunean espezializatzeko heziketa-zikloko ikasleak hartu ditu.

Heziketa-ziklo honen helburua ikasleak erakundeetan zein azpiegitura industrialetan segurtasun-estrategiak definitzen eta ezartzen espezializatzea da. Horretarako zibersegurtasun-diagnostikoak egingo dituzte, ahultasunak identifikatu eta indarrean dagoen araudia eta sektoreko estandarrak aplikatuz, eta kalitate, lan-arriskuen prebentzio zen ingurumen-errespetuaren inguruko protokoloak jarraituz, horiek arintzeko ezinbestekoak diren neurriak ezarriko dituzte. Ildo horretan, ikasleek probak eta praktikak egin ditzaten, ZIURek EASO Politeknikoa zentroari bere zibersegurtasun azpiegiturak uzten dizkio, hala nola laborategiak eta sistema automatiko eta robotiko aurreratuak.

Azaroaren 11n egindako saioan, ZIUReko ICSko aditu Iñaki Torrecillak, OT inguruneetako zibersegurtasunari buruzko ezagutzak partekatu zituen ikasleekin. Era berean, simulazio bat egin zuen, taldeak bertatik bertara egiazta zezan zein erraza izan daitekeen ICS inguruneetan eraso bat egitea, bai eta babestutako ingurune produktiborik ez izateak ekar ditzakeen ondorio katastrofikoak ere. Halaber, ingurune horien sekurizazio-prozesuan lagungarri izan daitezkeen soluzioak ikusi eta probatzeko, ikasleei hainbat teknologia eta tresna erakutsi zizkien.