Atzealdea ZIURek NIS2ren erronkak azaldu dizkie Urola Erdiko enpresei
ZIURek NIS2ren erronkak azaldu dizkie Urola Erdiko enpresei
Zentroak Iraurgi Berritzen Agentziarekin batera saio bat antolatu zuen Azpeitian
ZIURek, Iraurgi Berritzen Garapen Agentziarekin batera, ‘NIS2: zibersegurtasunaren inguruko Europako zuzentarau berria betetzeko gakoak eta tresnak’ izenburupean, lan-saio berri bat antolatu zuen.
Bertan, Europako zuzentarautik eratorritako betebeharrak azaldu zituen, bai eta horiek inplementatzen laguntzeko tresnen zerrenda bat ere. Bertaratu ziren hogei bat profesionalak betebehar horiek ez betetzearen arrisku zibernetiko zein enpresarialen inguruan kontzientziatea izan zuen helburu solasaldiak. Eskualdeko enpresen ordezkariei, batez ere gerenteei eta IT arduradunei zuzendutako saioa hilaren 7an izan zen Azpeitiko Basazabal Jauregian.
Iraurgi Berritzen Agentziako ordezkari Begoña Beobidek eman zien ongietorria parte-hartzaileei, eta ZIUReko María Penillak eta Iñaki Torrecillak, berriz, zuzentarauaren hainbat alderdi jorratu zituzten. Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroko adituek NIS2rekin lotutako aplikazio-sektoreak, oinarrizko kontzeptuak, jarraitu beharreko urratsak, betebeharrak, epeak eta ez-betetzeak azpimarratu zituzten, eta, azkenik, araudira egokitzeko ezarri beharreko gomendioak, tresnak eta proiektuak partekatu zituzten.
Zuzentaraua urriaren 1ean sartu zenez indarrean, zibersegurtasuneko araudien aplikazioan esperientziak partekatzeaz gain, IKT arduradunek osatutako lantaldeak zibersegurtasuneko adituekin zalantzak argitu ahal izan zituen. Jardunaldiaren amaieran eztabaida bat egin zen, eta orain arte erabilitako estrategiak jarri ziren mahai gainean.