Atzealdea ZIURek Lea-Artibaiko etorkizuneko profesionalen zibersegurtasun industrialeko ezagutzak indartu ditu

ZIURek Lea-Artibaiko etorkizuneko profesionalen zibersegurtasun industrialeko ezagutzak indartu ditu
OT inguruneetan zibersegurtasunean espezializatutako ikasleei bideratutako saioan ZIURek zibergertakariak nola kudeatzen erakutsi die
ZIURek Lea-Artibaiko LH zentroko "Zibersegurtasuna eragiketa-teknologien inguruneetan" ikastaroko ikasleei saio teoriko-praktiko bat eskaini die. Jardunaldian zehar segurtasun eraso edo zibergertakari bat saihesteko ziberestrategiarik eraginkorrena zein den ikasi dute.
ZIUReko ICS Security-ko Architect Iñaki Torrecillak eta zibersegurtasuneko analista Markel Gómezek zibergertakarien kudeaketaren oinarri nagusiak azaldu dituzte. Hala nola, Industria arloko eta IT inguruneetako ezustekoen arteko desberdintasun nagusiak azpimarratu dituzte.
Ezagutza praktikoak amankomunean jartzeko helburuarekin, ZIURek “Kaspersky Interactive Protection Simulation (KIPS)" mahai-jokoaren lehiaketa batera gonbidatu ditu ikasleak. Jokoan, urak kudeatzeko instalazio batean zibergertakari bat simulatu du.
Ikasleak hiru taldetan banatu dira, eta instalazioa funtzionamenduan jarriko duen segurtasun-estrategia bat bideratu dute. Zibersegurtasuneko gertakarien aurrean nola lan egin ikasi dute, neurri proaktiboak eta erreaktiboak erabiliz nola lan egin ikasi dute.