Atzealdea ZIURek lanean jarraitzen du enpresen errealitatea zibersegurtasun industrialeko ikasleei hurbiltzeko

ZIURek lanean jarraitzen du enpresen errealitatea zibersegurtasun industrialeko ikasleei hurbiltzeko
Zentroak ziberintzidenteen kudeaketan trebatu zituen Lea-Artibaiko dozena erdi ikasle
ZIUR, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, Lea-Artibai LHko Zentroko Zibersegurtasun Industrialeko Masterreko ikasleekin lurraldeko industria-enpresen zibersegurtasunaren arloko errealitatea partekatu du bere instalazioetara egindako bisitan. Jardunaldia, era beran, segurtasun-eraso eta arrakalen aurrean konpainietan zibersegurtasuneko estrategia bat ezartzearen garrantziaz ohartarazteko erabili zen.
ZIUReko ICS Security Architect Iñaki Torrecillak eta zibersegurtasuneko analista Markel Gómezek, industria-inguruneetako ziberintzidenteen kudeaketaren oinarri nagusiak azaldu zituzten, industria-ingurune bateko (OT) eraso baten kudeaketaren eta IT ingurune bateko krisi baten kudeaketaren arteko ezberdintasunetan azpimarra jarriz.
Zibersegurtasuneko ezagutzak modu erraz eta dibertigarrian hobetzeko, ikasleek saio praktiko batean parte hartu zuten martxoaren 19ko saio honetan. Bertan, zibersegurtasuneko zentroak Kaspersky Lab España-ren "Kaspersky Interactive Protection Simulation (KIPS)" mahai-jokoa erabili zuen, eta horren bitartez urak kudeatzeko instalazio batean zibergertakari bat simulatu zuen.
Dinamikan honetan zehar, ikasleak bi taldetan banatu ziren eta, modu paraleloan, instalazioa martxan mantentzeko zibersegurtasun-estrategia bat sortu eta gauzatu zuten. Besteak beste, zibersegurtasuneko gertaerei erantzuteko neurri proaktiboak eta erreaktiboak aukeratu behar izan zituzten, hala nola segurtasun-auditoria bat egitea edo ‘endpoint’-ak babesteko soluzio bat erostea.