Atzealdea ZIURek industria-zibersegurtasuna hurbildu die Finlandiako ikasleei

2026 / 09 / 30
Zentroak Nazaret LH Ikastetxeko eta Helsinkiko ikasleak hartu ditu nazioarteko truke baten baitan.

ZIURek industria-zibersegurtasuna hurbildu die Finlandiako ikasleei

Nazaret LHko eta Helsinkiko Business Collegeko hogei ikasle baino gehiagok ZIURek Donostiako zentroko instalazioetan emandako zibersegurtasunari buruzko prestakuntza-saio batean parte hartu dute. 

Prestakuntza IT eta OT inguruneei eta gertakarien aurreko erantzunari buruzko sarrera labur batekin hasi da, jardunaldiaren atal praktikorako abiapuntu gisa. Ondoren, ikasleek KIPSen parte hartu dute, OT ingurune bateko zibersegurtasun-gertakari baten simulazioan. Lau taldetan antolatuta, proposatutako erronkari irtenbidea eman eta egoera desberdinen aurrean erabakiak hartu behar izan dituzte. Gaming-a eta mahai-jokoa uztartzen dituen dinamikak aukera eman die parte-hartzaileei beren ezagutzak eta zibersegurtasun-gertakari baten aurrean erantzuteko gaitasuna praktikan jartzeko. 

Jardunaldiaren helburua ikasleei industria-zibersegurtasunaren arloa hurbiltzea eta Gipuzkoako enpresa- eta industria-ekosistema ezagutaraztea izan da.