Atzealdea ZIURek hodei-konputazioaren inguruan APD Talks Bilbao topaketan parte hartu du
ZIURek hodei-konputazioaren inguruan APD Talks Bilbao topaketan parte hartu du
Bilera zuzendaritza-karguei soilik zuzenduta zegoen
ZIURek APD Elkarteak, Euskaltelen laguntzarekin, antolatutako APD Talks Bilbao topaketan parte hartu du cloud soluzioek enpresei ekartzen dizkieten abantailei buruz hitz egiteko. Bertaratutakoek, gehienak zuzendaritza-postuetakoak, hodei-zerbitzuak eta enpresetatik gertu dagoen Cloud-en soluzioen abantailak, baita zein den soluzio horren egungo eskaria, hodeiko zibersegurtasunaren garrantzia, eta hodei publiko handien eta hodei pribatuaren arteko alde onak eta txarrak ezagutu ahal izan dituzte.
Hodei-soluzioen bilakaera funtsezkoa izan da euskal enpresak digitalizatzeko orduan eta Cloud teknologiak, zalantzarik gabe, aukera ugari zabaldu ditu. Gaur egun, ezin da negozioen eraldaketa digitala aurreikusi Cloud Computing-ik gabe, eta hodei-zibersegurtasuna funtsezko faktorea da edozein negozioren babes digitaleko estrategia orotan.
Ildo horretan, ZIUReko zuzendari nagusi María Penillak, mahai-inguru batean parte hartu du Euskalteleko, Cybertixeko eta hsi Group-eko adituekin batera, zibersegurtasunean eta cloud computing-ean dituzten ikaskuntzak eta esperientziak partekatzeko. Besteak beste, honako gai hauek jorratu dituzte profesionalek: enpresek Cloud-en egiten dituzten inbertsioen gaineko itzulera (ROI) neurtzeko modua, antolaketa-kulturak Cloud-aren adopzio arrakastatsuan duen zeregina, eta enpresak nola ari diren multiCloud ingurune bat hartzen/kudeatzen.
Hitzaldian, María Penillak enpresetan Cloud soluzio bat modu seguru eta eraginkorrean ezartzeko kontuan hartu beharreko alderdiak azpimarratu ditu. "Cloud estrategia on batek etengabeko ebaluazio eta hobekuntza-prozesu bat eskatzen du, eta negozioari oso lotuta egon behar du beti", azaldu du. Aldi berean, "Cloud estrategia on bat diseinatzeko, lortu nahi diren helburuen, eraginkortasunaren eta zibersegurtasun arriskuen analisi on batetik abiatu behar da", esan du.
Mahai-inguruaz gain, profesionalek bi hitzaldi eman dituzte: bata, Euskaltel Enpresas-en AAko eta Datako arduradun Enrique Mendezen eskutik, Cloud soluzio baten alde egiteko arrazoiak azalduz; eta, bestea, Cybertix-en Xabier Mitxelenaren eskutik, zeinak Cloud Security lehenestearen garrantziaz hitz egin du.