Atzealdea ZIURek eta Beterri-Buruntzak bat egin dute enpresen zibersegurtasuna sustatzeko

ZIURek eta Beterri-Buruntzak bat egin dute enpresen zibersegurtasuna sustatzeko
Eskualdeko hogei profesional inguruk parte hartu dute Fundazioaren lehen tailerrean
ZIURek, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, zibersegurtasunerako sarrera-tailer bat eman zien otsailaren 7an Beterri-Buruntzako dozena bat enpresari, eskualdeko Mankomunitatearen laguntzarekin. Helburua egungo zibersegurtasunaren egoera erakustea eta enpresa-zibersegurtasuneko jardunbide egokien dekalogo bat partekatzea zen.
Zibersegurtasuneko intrusio gehienak giza akatsen ondorio dira, eta enpresaren jarduera blokeatzea eta bezeroen informazioa galtzea eragin dezakete, batez ere phishing eta ransomware kanpainen ondorioz.
Testuinguru horretan, ZIUReko ICS Security Architect Iñaki Torrecillak eta Fundazioko zibersegurtasun industrialeko analista Markel Gómezek online tailer bat eman zuten. Bertan, ziberintzidente baten aurrean jarduteko eta gailu informatikoak babesteko jarraibideetan oinarritutako zibersegurtasun-protokolo bat partekatu zuten parte-hartzaileekin.
Bi erakundeek berriki sinatu duten lankidetzaren emaitza den tailer hau, 2025ean egingo den prestakuntza-ziklo bateko lehena da. ZIUReko zuzendari nagusi María Penillak eta Beterri-Buruntzako Mankomunitateko enpresa eta sustapen arloko teknikari Jone Espillak azaldu dutenez, egitasmoak Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo ETEen lehiakortasuna hobetzea du helburu.